Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Kutxabankek 669 milioi euroko inpaktua izan zuen euskal ekonomian

Kutxabankek 669 milioi euroko inpaktua izan zuen euskal ekonomian

KUTXABANK PRENTSA | 2017/06/08

Kutxabankek 2016an bere jarduerak ekonomian izan zuen eragina zein izan zen aztertu du. Azterketa horretan argi ikusten da Kutxabankek iaz euskal ekonomiari egin zion ekarpen positibo garrantzitsua: BPGd-a sortzeari dagokionez, enpleguaren arloan (zuzeneko enplegu gehien sortzen duen laugarren euskal enpresa da) eta herri administrazioen diru-bilketari dagokionez. Ildo horretatik, finantza-erakundearen zerga-arloko ekarpena Euskadiko lehenengo hamar enpresa pribatuen artean dago.

Azterketan aurki dezakegun datu argigarrienetako baten arabera, Kutxabanken jarduera korporatiboak 669 milioi euroko ekarpen gordina egiten dio Barne Produktu Gordinari, hau da, euskal ekonomia osoaren % 1.

Horrez gain, autonomia erkidegoko diru-kutxa publikoak 267 milioi euro jaso zituen tasa eta zergen bidez, eta bere jarduerak zuzeneko eta zeharkako eragina izan zuen 7.392 lanpostutan.

2016an, Kutxabankek 700 milioi eurotik gora bideratu zituen hornitzaileei, langileei, banku-fundazioei eta herri administrazioei ordaintzeko.

Espainia osoan, azterketaren arabera, Bankuak 1.126 milioi euroko baliabideak sortu ditu, hau da BPGd-aren % 0,10. Gainera, finantza-taldeak 13.801 lanpostu mantendu zituen, eta zerga-bilketa metatuari 513 milioi euroko ekarpena egin zion, kontribuzio, zerga eta tasen bidez.

Lotura honetan, laburpen grafiko ikusgarri bat daukazue, erakundearen jardueraren eragin ekonomikoa erakusten duena, hiru ikuspegi ardatz hartuta: zuzeneko eragina, zeharkakoa eta eragindakoa.