Kutxabank empresak
Kutxabank Renove planak enpresa-proiektu iraunkorren finantzaketa bultzatuko du
PRENTSA KUTXABANK | 2019/12/19
Programa honek lerro berri bat jarriko du enpresen eskura, ekoizpen-makinak modernizatzeko, ingurumenaren gaineko eragina arintzen duten eta ekonomia berde eta iraunkor baterako trantsizioa errazten duten inbertsioetarako baldintza bereziekin.
Kutxabank Renove planak, aurreko lerroen filosofia berdinarekin jarraituko du, bezero diren enpresen ekoizpen-makinak eguneratzeko helburuarekin.
Lerro berezi horren helburua enpresa-jarduera pixkanaka egokitzeko urratsak sustatzea da, EBren «Hitzarmen Berdean» zehaztutako trantsizio-helburuak betetzeko. Hartara, enpresen energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak, energia berriztagarrien erabilera, kontsumo baxuko makina eta instalazioen erosketak edo karbono-aztarnarik uzten ez duten ibilgailuen erosketak bultzatu egingo dira. Inbertsio hauen onuradun ere izango dira uraren edo beste baliabide naturalen kudeaketa iraunkorrean, kutsaduraren prebentzio eta kontrolean eta CO2 isurien murrizketan egiten diren inbertsioak.
Kutxabank Renove planaren "lerro berde" honekin batera, gure enpresa bazkideek, 4.0 industriaren arloko teknologietan inbertsioak egitea aurreikusten badute, finantzaketa baldintza bereziak ere eskuratu ahal izango dituzte; horrez gain, konpainien zibersegurtasuna hobetzeko seguru zehatz bat prestatuko da. Izan ere, enpresen jardueran gero eta puntu kritikoagoa da hori.