KUTXABANK PRENTSA | 2019/01/18
Plan honek guztira 2.000 milioi euro bideratuko ditu inbertsio produktiboetarako giltzarri den lerro honetara, robotika, analitika, adimen artifiziala edo mota horretako teknologia berriak barne hartzen dituzten eragiketen finantzaketarako baldintza bereziekin.
«Kutxabank Renove» planak beste 2.000 milioi euro banatuko ditu aurten, bezero diren enpresen ekoizpen-makinak eguneratzeko helburuarekin.
Edizio honetan, 4.0 industriaren barruko teknologietan inbertsio-eragiketak egin nahi dituzten enpresek finantzaketa-baldintza bereziak izango dituzte 2019ko ekainaren 30era arte. Planean zehaztutako baldintzak 0,15 puntutan murriztu ditzakeen interes-tasa eskainiko zaie, 12 hilerako Euriborra gehi % 1,80ko gehieneko tarifarekin, eta interes finkoko eragiketak ere kontratatzeko aukerarekin.
Teknologia berriek, hala nola robotikak, analitikak, adimen artifizialak, ezagutzaren teknologiak, nanoteknologiak edo «gauzen interneta» izenekoak, ekoizpen-prozesuetara ekarri dituzten erronkei aurre egitea da hobari horien helburua. Hartara, «Kutxabank Renove» planak teknologia berri horien bultzadaz baliatu nahi du, bezero diren enpresen lehiakortasuna eraldatzen eta hobetzen jarraitzeko.