Kutxabank Enpresak

Egungo Ekonomia

Kutxabank, ADEGI, CEBEK eta SEAk euskal enpresen hazkunde iraunkorraren alde egingo dute

2024_03_11 - Imagen ECO Finance_Newsletter Empresas - KUTXABANK

KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18

Kutxabank Eco Finance programak 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerroa izango du.

Kutxabank, ingurumenarekiko bere konpromisoarekin bat, eta ADEGI, CEBEK eta SEA euskal erakundeek ingurumen-inpaktua murriztuko duten ekintzak egitea, energia-eraginkortasuna hobetzea, karbono-arrastoa arintzea eta hazkunde iraunkor eta bateratzailea garatzea helburu duten enpresa-inbertsio iraunkorren alde egingo dute:

Horretarako Kutxabank Eco Finance izeneko finantzaketa-lerro berezia sortu dute, 2.000 milioi eurorekin. Hitzarmen horretan, lehentasunezko baldintzak eskaintzen zaizkie ingurumenean eragin positiboa daukaten ekintzei, hala leasing nola mailegu eragiketen bidez, irekitze-komisiorik gabe.

Enpresa-jarduera Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuetara eta Banka Arduratsuaren Printzipioetara pixkanaka egokitzeko lanak sustatzea da lerro berezi horren helburua. Bide horretan, enpresen energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, kontsumo baxuko tresna eta higiezinak eskuratu edo egokitzeko edo karbono-isuri baxuko edo zero isuriko ibilgailuak eskuratzeko inbertsioei laguntza emango zaie. Uraren edo beste baliabide naturalen kudeaketa iraunkorra egiteko, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko, CO2 isuriak murrizteko eta nekazaritza ekologikoko ekimenak martxan jartzeko inbertsioek ere baldintza berezi hauek eskuratu ahal izango dituzte.

2025eko martxora arte indarrean egongo den hitzarmena sinatu dute gaur, alde batetik, Eduardo Ruiz de Gordejuela finantza-erakundeko delegatuak eta, beste aldetik, Eduardo Junkera Gipuzkoako Enpresarioen Elkartearen (ADEGI) ordezkariak, Carolina Pérez Toledo Bizkaiko Enpresen Konfederazioaren (CEBEK) ordezkari nagusiak eta Pascal Gómez SEA Arabako Enpresen ordezkariak.