Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Industria modernizatu eta deskarbonizatzeko Next Generation laguntzak

Industria modernizatu eta deskarbonizatzeko Next Generation laguntzak

Industria modernizatu eta deskarbonizatzeko Next Generation laguntzak

KUTXABANK PRENTSA | 2023/05/10

Deskarbonizazio industrialaren PERTEaren barruan (Ekonomia Suspertu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa), Europako Next Generation Fondoetako 3100 milioi euro bideratuko dira manufakturen industriaren proiektuetara (zeramika, beira, papera, kimika, metalurgia, etab.).

Negutegi-efektuko gas isuriak murriztea ahalbidetzen duten deskarbonizatze-proiektuak martxan jarri nahi dituzten enpresek eskuratu ahal izango dituzte PERTEaren laguntzak. Proiektu horien barruan, besteak beste, horren kutsakorrak ez diren konponbide teknologikoak edo energia-kontsumoa murriztu eta berriztagarrien erabilera indartuko duten energiaren kudeaketa sistemak jaso daitezke. Instalazio deskarbonizatu berriak martxan jartzeko laguntzak ere egongo dira.

Aurreikuspenen arabera, 2023aren erdialdetik aurrera jarriko dira martxan lehenengo laguntzak. Horrenbestez, interesa duten enpresek laguntza publikoa eskuratzeko aukera daukaten proiektuak prestatzen hasi ahal izango dira, haien ekoizpen-sistemen lehiakortasunaren eta modernizazioaren aldeko bidean. Horrez gain, informazio osagarria lortzeko, Kutxabanken Next adituekin harremanetan jarri ahal izango dira.