Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Ibon Imatz, enpresen zuzendari berria

Ibon Imatz, enpresen zuzendari berria

KUTXABANK PRENTSA | 2018/03/22

Ibon Imatz Kutxabanken Enpresen Bankuko zuzendari berria izango da, Bankuko Administrazio Kontseiluak hainbat negozio-arlo berrantolatzeko onartutako prozesuaren barruan, finantza-erakundearen hazkunde eta errentagarritasun erronka berriei aurre egiteko helburuz.

Imatzek Bizkaiko xehekako sarea zuzendu du orain arte, eta «etxeko gizon» bat da. Ekonomia eta enpresa-zientzietan lizentziatua, 24 urteko ibilbidea osatu du erakundean. 2009an BBKren enpresen zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta CajaSur sareko zuzendaria izan zen 2010etik 2013ra.

‹Kutxabank Enpresak› urtean 600.000 eurotik gorako fakturazioa daukaten neurri txiki eta ertaineko konpainientzako zerbitzu bat da. 2017an, ekonomiaren eta enpresen merkatua finkatzeko jardunean lan nabarmena egin zuen. Guztira 3.412 milioi euro erabili zituen enpresak finantzatzeko eragiketetan, aurreko ekitaldian baino % 29 gehiago, eta 833 ETE berri batu ziren bere bezeroen zorrora.