Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

2018ko Makina Berria akordioa sinatu da

Bideoak

2018ko Makina Berria akordioa sinatu da

KUTXABANK PRENTSA | 2017/12/21

‘Makina Berria’ plan arrakastatsuak 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerro berri bat gaitu du, enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzeko. 

Izan ere, sarearen zati handi bat lur jota utzi zuen krisialdi luzearen ondoren, euskal enpresen helburu behinena haien ekoizpen-ahalmena hobetzea da. Horregatik, kredituaren profilak enpresa-xede berriei erantzuten die orain, eta  ekoizpen-lerro berriak merkaturatu dira, besteak beste. 

Kutxabankek eta euskal enpresa-erakundeek bosgarren urtez jarraian martxan jarri duten ‘Makina Berria’ planaren helburua enpresen produkzio-makinak eguneratzea da, batez ere 4.0 industria iraultzaren erronkari aurre egiteko. 

Bada, 2.000 milioi euroko finantzaketa-lerro hau erabakigarria izaten ari da ekonomiaren eta enpresen hazkundean, baita produkzio-inbertsioetarako finantzaketaren hazkundean ere.

Izan ere, I+Gn inbertitzeko finantzaketak 2017ko programaren % 16 hartu du, eta beste sektore batzuk ere igoera handiak izan dituzte, bereziki manufakturen sektoreak (finantzaketa osoaren % 40arekin).

Makina Berriaren bosgarren edizioak baldintza bereziak eskaintzen dizkie Euskadiko hiru patronaletako bazkide diren enpresei: 12 hilerako Euriborraren interes-tasa aldakorra gehi % 1,90, eta bost urterako eta % 2ko interes-tasa finkoko eragiketak kontratatzeko aukera.

Makina Berria 2017