Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Hemen da berriro “Renove Plana”, industria-arloko euskal ETE-en inbertsioetarako laguntza

Renove Plana

PRENSA KUTXABANK | 2019/10/31

Azaroaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarako Renove laguntza-programa berria martxan jarriko du, 4.0 industriarekin loturiko eta industria-iraultza berria deritzon proiektuetarako puntu-puntako makinak eta ekipamendua erosteko.

Programaren aurrekontua 4 milioi eurokoa da.

Helburua:

Industria-iraultza berria deritzon proiektuetarako puntu-puntako makinen eta ekipamenduaren erosketa sustatzea.

Onuradunak:

Industria-arloko euskal ETEak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Puntu-puntako ekipamendu eta makinetan egiten diren inbertsioak.

Proiektuaren memoria:

Prozesua, produktua edota beste alderdiren bat hobetuko duen proiektu berritzailea izan behar da. Gainera, makinan inbertitzea ezinbestekoa izan behar da proiektua gauzatzeko. Fabrikazio aurreratura bideratutako eta 4.0 konektagarritasunarekin lotutako makinak.

Eskakizunak:

Ekipamendua eta makinak berriak izan behar dira, eta gutxienez 50.000 euroko kostua izan behar dute.

Zenbatekoa:

Inbertsioaren gaineko % 15, gehienez 70.000 € proiektuko eta 100.000 € enpresako.

Eskaera-data:

Azaroaren 5etik abenduaren 5era.

Proiektuaren gauzatze-data:

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Zure inbertsioak laguntza-programa honetaz balia daitezkeen jakin nahi duzu doan? Bete ezazu FORMULARIO hau, eta guk deituko dizugu.

Informazioa nork emana:

Partners Global Funding, S.L.