Kutxabank Enpresak

Egungo Ekonomia

Enpresen mugikortasun elektrikorako laguntzak MOVES III Planarekin

KUTXABANK PRENTSA | 2024/03/18

MOVES Planaren epea 2024ko uztailaren 31ra arte luzatzea onartu du Espainiako gobernuak. Enpresei mugikortasun jasangarrirako bidea egiten laguntzea da ekimen honen helburua, ibilgailu elektrikoak erosi eta ibilgailu horientzako karga-puntuak instalatzeko diru-laguntzen bidez.

1200 milioi eurokoa da diru-zuzkidura eta horietako 876 milioi dagoeneko autonomia erkidegoen esku daude, haiek izango baitira behin betiko diru-banaketaren arduradunak.

Ibilgailu berriak zuzenean erosteko edo leasing edo renting finantza-eragiketen bidez eskuratzeko eska ditzakete enpresek laguntzak. Kasu horietan, laguntzaren behin betiko hartzailearen izenean matrikulatu ahal izango dira ibilgailuak lehen aldiz, renting kasuetan izan ezik, renting enpresaren izenean matrikulatu ahal izango baitira kasu horretan. Ildo horretatik, Kutxabankek ECO eta CERO etiketadun ibilgailuen eskaintza zabala dauka bere renting zerbitzuaren barruan, laguntza hauekin bateragarria dena.

Ibilgailu bakoitzarengatik ematen diren laguntzak 5000 eurora artekoak izan daitezke ETEen kasuan eta 4000 eurora artekoak, aldiz, enpresa handientzat, betiere modeloaren eta haren ezaugarrien arabera edo ibilgailu zaharra txatarrera bidaltzearen baldintzapean.

Planaren barruan, kontzesionarioetako erakusketa-ibilgailuak eskuratzeko laguntzak daude, matrikulatu zirenetik gehienez hamabi hilabeteko antzinatasuna daukatenak eta kontzesionario baten titulartasunpekoak direnak. Enpresa bakoitzak 50 ibilgailu eskuratu ditzake diruz lagunduta.

Moves III Planak, halaber, ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko sistemen instalazioa ere erraztu nahi du. Proiektuaren ziklo osoa diruz lagundu ahal izango da: obra zibila, ingeniaritza eta obraren zuzendaritza kostuak, kargarako azpiegitura bera, edozein osagai elektrikoren instalazioa edo eguneratzea, sarera konektatzeko lanak, erdi-tentsioaren ebakidura, eraldatzea eta hargunea, lur-eremu edo errepideen egokitze-lanak, instalazioaren kostuak edota baimenekin loturiko kostuak.

Zure enpresak bere instalazioetan bateriak kargatzeko sistema bat jartzeko asmoa badauka, Kutxabank-enpresak zerbitzuak finantzaketa proposamen bat egin ahal dizu, zure behar zehatzen neurrira.

Next Generation EU Fondoen deialdiei buruzko informazio guztia kutxabanknext.eus webgunean eskuratu daiteke.