BBK ENPLEGU INKLUSIBOA
BBK -k, BBK ENPLEGU INKLUSIBOA programa abiarazi du. Proiektu honen bidez, enpresei aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu guztiz doakoa eta banakakoa eskaini nahi diegu, desgaitasuna duten pertsonak plantilletan sar daitezen errazteko. Zerbitzu honek neurrira egindako plan baten diseinua eskaintzen du. Plan horretan, profesional-talde baten laguntza eta jarraipena jasotzen dira, laneratze-prozesu osoan zehar.
Gainera, desgaitasuna duen pertsona bat lehen aldiz kontratatzen duen enpresa bada, dauden abantaila guztiez gain, laguntza ekonomikoa ere jaso ahal izango du (6.000 € gehienez).