Autokontsumorako, biltegiratzeko, sistema termiko berriztagarrietarako eta energia berriztagarriekin lotutako beste enpresa-proiektu batzuetarako Next Generation laguntzak
Energia biltegiratzeko eta autokontsumorako energia berriztagarrien instalazioak ezartzera bideratutako Next Generation funtsen laguntzak izan dira orain arte eskari gehien jaso dituztenak. Izan ere, elektrizitatearen prezioen goranzko joerak laguntza horien eskaria bultzatu du; 2021-2030 Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuari (EKPNI) lotutako helburuez haratago.
Eskuragarri dauden laguntza guztiei buruzko informazioa https://kutxabanknext.eus webgunean izango duzu eskura, partikularrei zein enpresa eta autonomoei bideratutakoak. Halaber, finantzaketa edo tramitazioarekin laguntza behar baduzu, eskatu argibideak bulegoan edo plataforman bertan.
Jarraian, bi programa hauen laburpena daukazue: “Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programak” eta “Hainbat sektore ekonomikotan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarrien programak”.
Laguntza horiek “Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programei” dagozkie, enpresei, partikularrei, administrazio publikoei eta hirugarren sektoreari bideratutakoak.
Laguntzen edo pizgarrien zenbatekoa onuradun eta instalazio motaren araberakoa da (eguzki-energia fotovoltaikoaren edo eolikoaren potentzia, kontagailuaren atzean dagoen biltegiratze-instalazioaren tamaina eta teknologia berriztagarria duten girotze-sistemak). Gainera, proiektua erronka demografikoa duen udalerri batean kokatzen bada, dirulaguntza handiagoa jasoko du.
Pizgarrien programa horiek (sei guztira) autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzte, eta hasieran 600 milioi euroko zuzkidura bazuten ere, orain 505 milioi eurotan handitu da aurrekontua. Izan ere, autonomia-erkidego batzuetan dagoneko agortuta dago hainbat programatarako aurrekontua, eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Beraz, hamar autonomia-erkidego hauek funts gehiago jasoko dituzte programa horietarako: Andaluzia, Aragoi, Balear uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziako erkidegoa, Galizia, Madril eta Euskadi.
Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten autokontsumo eta biltegiratze programetarako autonomia-erkidego bakoitzerako onartu den Next Generation funtsen handitzea:
Autonomia-erkidegoa |
Onartutako funts gehigarriak (milioi euro) |
Laguntza guztira (hasierakoa + handitzea) (milioi euro) |
Andaluzia |
104,85 |
209,70 |
Aragoi |
20,56 |
43,51 |
Balear uharteak |
13,40 |
26,80 |
Gaztela eta Leon |
36,04 |
74,22 |
Gaztela-Mantxa |
30,95 |
61,90 |
Katalunia |
114,99 |
229,98 |
Valentziako erkidegoa |
17,08 |
84,39 |
Galizia |
36,16 |
75,33 |
Madrilgo erkidegoa |
91,30 |
182,59 |
Euskadi |
37,17 |
74,35 |
Oharra: taulak kapital-zabalkuntza eskatu zuten autonomia-erkidego bakoitzari emandako diru-funtsen handitzea jasotzen du, baina horrek ez du esan nahi aurrekontu-zuzkidura berria jasotzeko dagokion laguntza-deialdia aldatu denik.
Iturria: Espainiako Gobernua.
Gainera, pizgarri-programa horiek hainbat neurriekin indartuko dira; esate baterako, autonomoek beren etxebizitza ez den lantoki batean autokontsumo-instalazioetarako laguntzak jasotzeko aukera izango dute, eta, are gehiago, kupo bat gorde ahal izango zaie autokontsumo-programen aurrekontua handitzen denean. Halaber, biltegiratze-instalazioen gehieneko ahalmena handituko da (5 kWh/kW-ra iritsi ahal izango da), eta autokontsumorako instalazioak ezartzen lagunduko zaie hasierako inbertsioa ordaindu ezin duten enpresa edo partikularrei, Zerbitzu Energetikoen Enpresen (ZEE) eredua / hirugarrenek egindako inbertsioa sustatuz.
Energia termiko berriztagarriak sustatzeko beste Next Generation laguntza batzuk “Hainbat sektore ekonomikotan energia termiko berriztagarrien instalazioak ezartzeko pizgarrien programaren” bidez bideratu dira. Guztira 150 milioi euroko aurrekontua dute egun, eta autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzte.
Komeni da gogoratzea energia termiko berriztagarrien instalazioetarako dirulaguntzak kostu hautagarrien % 35% - % 45era irits daitezkeela, enpresaren tamainaren arabera (eta % 70era onuraduna sektore publikoa bada). Halaber, erronka demografikoa duten eremuetarako laguntza ehuneko bost handiagoa da.
Urteko hirugarren hiruhilekoari begira, beste laguntza-deialdi batzuk egingo dira, energia berriztagarriak sustatzen laguntzeko eta energia-eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Besteak beste, “Biogasa instalatzeko proiektu bereziak garatzeko programa” eta “Elektrizitate berriztagarria sortzeko instalazioak erabiltzen dituzten biltegiratze-hibridoen proiektuetarako” dirulaguntzak argitaratuko dira, biak 150 milioi euroko zuzkidurarekin. Halaber, dagoeneko energia berriztagarrien instalazioak dituzten enpresak 130 milioi euroko aurrekontua duen “Proiektu berriztagarriak indartzeko, hobetzeko eta berritzeko proiektuetarako laguntza-programarako” hautagarriak izango dira. Industria-arloan, aldiz, “Industrian energia berriztagarriak ezartzeko laguntzak” espero dira, 55 milioi euroko aurrekontuarekin. Eta klimatizazioaren arloan, “Energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten klimatizazio-sareak garatzeko programa bat” argitaratuko da, 100 milioikoa.
https://kutxabanknext.eus webgunean, aipatu laguntza-deialdiei eta energia berriztagarrien esparrutik kanpoko beste jarduera batzuei buruzko nobedadeen berri emango dizugu, Next Generation funtsek inbertsio berriak egiteko eskaintzen dituzten aukerei etekina atera diezaiezun.