© 2015 Visa. All Rights Reserved.
© 2015 Getty Images.
Rio 2016ko Joko Olinpikoetarako
bidaia bat irabaz dezakezu
Visari esker
Zure Kutxabankeko Visa dual edo kreditu-txartelak erabili eta zozketan parte hartu.
Zure Kutxabankeko Visak
Rio 2016ko Joko Olinpikoetara
eramango zaitu Visari esker.
Nola irabazi
Orain Kutxabankeko Visa txartelak Rio 2016ko Joko Olinpikoetara hurbilduko zaitu. 2016ko abuztuaren 6a eta 9a bitartean, 4 eguneko eta 3 gaueko bidaia, bi lagunentzat, sarrerak barne eta kirol-ekitaldietako eremurako sarbide esklusiboa.
© 2015 Visa. All Rights Reserved.
© 2015 Getty Images.
Zer irabaz dezaket?
Zure erosketak Visa dual edo kreditu txartelaren* bidez ordainduta, apirilaren 30era arte bidaia honen zozketan parte hartzeko aukera izango duzu.
Saria hurrengoa da:
- 2016ko abuztuaren 6a eta 9a bitartean, Rio 2016ko Joko Olinpikoetara 4 eguneko eta 3 gaueko bidaia, bi lagunentzat.
- Ostatua luxuzko hotel batean.
- Joko Olinpikoetarako sarrerak eta kirol-ekitaldietako eremurako sarrera esklusiboak bi pertsonentzat, garraioa barne.
- Aurreordainketa Visa txartelak kirol-esparruko gastuetarako.
- Rio de Janeirotik tourra.
- Merchandise Visa / Joko Olinpikoak.
Kutxabank txartelak sustatzeko kanpaina:
-
Definizioa:
KUTXABANK SAk erakundeak jaulkitako VISA txartelak Sustatzeko jarduera komertziala burutuko du Estatuko lurralde osoan. Ekimen horretan, adinez nagusiak eta Kutxabankeko bezeroak diren pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute parte, ondorengo baldintzak beteta:
Zozketak publizitate eta erabilera sustatzea du helburu, eta, parte hartzaileentzako ez da gainpreziorik ezta aparteko tarifikaziorik egongo.
-
Sustapen honetan hurrengo sariak egongo dira:
2016ko abuztuaren 6tik 9ra arteko 4 eguneko eta 3 gaueko bidaia, bi lagunentzat, sarrerak barne eta kirol-ekitaldien eremurako sarbide esklusiboa, jarraian azaldutakoaren arabera:
-
2016ko abuztuaren 6tik 9ra Rioko Olinpiadetan 4 egun eta 3 gau igarotzeko bi lagunentzako bidaia.
-
Ostatua luxuzko hotel batean.
-
Joko Olinpikoetarako sarrerak eta kirol-ekitaldien guneetara sarrera esklusiboak bi pertsonentzat, garraioa barne.
-
Aurreordainketa Visa txartelak kirol-esparruko gastuetarako.
-
Rio de Janeiro hirian zeharreko tourra.
-
Merchandise Visa / Joko Olinpikoak.
-
Kanpaina hau 2016ko apirilaren 1etik apirilaren 30era luzatuko da, egun biak barne eta zozketa 2016ko maiatzaren 3an burutuko da.
Ezinbesteko kasuetan, Kutxabankek bertan behera utzi ahal izango du zozketa eta, hala gertatuz gero, horren berri emango die parte-hartzaileei.
-
Sustapen honetan Kutxabankeko bezeroak diren adinez nagusiko pertsona fisiko guztiek parte hartzen dute, zozketaren datan hurrengo baldintza guztiak betetzen badituzte:
- Partikularrentzako ondorengo finantza-txartel aktiboen arteko baten titularra izatea, gutxienez: Visa Classic, Visa Urrea, Visa Urrea Dual, Visa Estra, Visa Dual, Visa Dual k26, Visa Dual k26+, Visa Dual %100, Dual/Kreditua Stickerra, Visa Nakar, Visa Partaide, Visa Gazte, Visa Dual Real Sociedad, Visa Dual Debit , Visa Dual Debit K26, Visa Dual Debit K26+, Visa Dual Debit %100, Visa Dual Debit Real Sociedad, Visa Titanio.
- Aurreko paragrafoan aipatutako txartel baten titularra izan eta haren bidez, apirilaren 1etik apirilaren 30era arte, ezeztatu gabeko erosketetan metatuta, 300 eurotik gora ordaindu izana.
- Kutxabankek parte-hartzaileak zozketatik kanpo utzi ahal izango ditu, honako arrazoiengatik: erakundean zordun saldo mugaeguneratuak izatea; datu-babeserako araudia jarraiki publizitatean agertu nahi ez izatea; edo ohar komertzialik ez bidaltzeko fitxategi arrunt batean egotea.
-
Partaide bakoitzari "aukera" bat gehiago eskainiko zaio, sustapenak dirauen bitartean, saltokietan 300 eurotik gorako erosketak egin dituen txartel bakoitzeko.
"Aukerak" 1 zenbakitik gora hurrenez hurren zenbatuko dira.
-
2016ko maiatzaren 2an, zozketarako fitxategi informatikoak egitean, Kutxabanki jakinarazitako ordainketak joko dira baliozkotzat, sareekin eta erakundeekin dauden informazio-sistemen bidez jasotakoak.
-
2016ko maiatzaren 3an edo egun horretan ezin bada, hurrengo data batean, Notarioaren aurrean egingo da zozketa, 3. oinarrian adierazitakoaren arabera. Ondore horietarako, baliozkotzat joko dira zozketa egiteko sortutako zerrenda informatikoak.
4. eta 5. oinarrietan aipatutako baldintzak beteko dituzten bezeroen izenekin fitxategi informatikoa osatuko da, txartel-zenbakiaren arabera eta bezero bakoitzari esleitutako "aukera"-kopuruaren arabera antolatuta.
-
Zozketa egiteko, Notarioak bonbo batetik zenbaki bat aterako da. Zenbaki hori 1 zenbakiaren eta 5. oinarrian ezarritakoaren arabera esleitutako azken zenbakiaren artekoa izango da..
Zenbaki hori izango da sariduna. Erreserbako aukerak lortzeko, lortutako zenbakiari, sistema informatikoen bidez, hurrengo bi kontzeptuen zatidura gehituko zaio: alde batetik, fitxategian erregistratutako aukeren guztirako zenbakia; eta bestetik, sari-kopuru osoa (1) gehi erreserba-kopurua (25), hau da, 26rekin zatituko da. Lortutako zatidura beherantz borobilduko da (hamartarrik ez duen zenbaki osoa), saritutako aukera guztiak lortu arte (era honetan aukera 1 lortuko da). Ondoren, erreserbako aukerak (25) lortu arte, aurreko operazio-sistema burutzen jarraituko du.
Ondoren horietarako, fitxategiaren amaierara helduz gero, kalkulua egiten jarraituko da, erregistratutako lehenengo aukeratik hasita, erreserba-kopurua (25) osatu arte. Azken hauek atera diren ordenaren araberakoak izango dira.
-
Lagun bakoitza behin baino ezin izango da saritua izan.
Aukera bat baino gehiago egokitzeagatik behin baino gehiagotan sariduna izanez gero, 5. puntuan zehaztutakoaren arabera, saritutako lehenengo "aukerari" dagokion saria baino ezin izango du lortu.
-
Sariaren esleipena gutun, telefono, posta elektronikoaren bidez edo Kutxabankek egoki deritzon beste edozein bitartekoa erabilita jakinaraziko zaie saridunei.
Saridunek ezin izango dute inolaz ere sustapen honetako sariak trukatzea, aldatzea edo konpentsatzea, ezta esku-dirutan balio dutena ematea ere. Sariaren barruan hurrengo zerbitzuak daude:
-
2016ko abuztuaren 6tik 9ra Rioko Olinpiadetan 4 egun eta 3 gau igarotzeko bi lagunentzako bidaia.
-
Ostatua luxuzko hotel batean.
-
Joko Olinpikoetarako sarrerak eta kirol-ekitaldien guneetara sarrera esklusiboak bi pertsonentzat, garraioa barne.
-
Aurreordainketa Visa txartelak kirol-esparruko gastuetarako.
-
Rio de Janeiro hirian zeharreko tourra.
-
Merchandise Visa / Joko Olinpikoak.
Bezeroak ezin izango du inoiz sariaren edukia aldatu.
Gainera, saridun guztiek 18 urte baino gehiago izan behar dute eta bidaideek 16 urte baino gehiago eduki behar dituzte.
Visak eta nazioarteko olinpiar batzordeak ez dituzte haien gain hartzen ekitaldiak bertan behera uztearen gaineko erantzukizunik, izan ere, saria erabilgarritasunaren araberakoa da.
Edozein arrazoi dela medio, zozketa egin denetik hamabost eguneko epean saridunei emaitzaren berri ematerik ez badago, saria automatikoki erreserbei esleituko zaie, haien ordenaren arabera. Saritutako bezeroak sariari uko egin ahal izango dio baina ezin izango dio beste inori laga. Kasu horretan, saria zozketaren hurrengo ordezkoari eskainiko zaio.
-
-
Kutxabankek erabakiko du gertakizun honetarako sariak nola eta non eman bezeroei.
-
Saritutako bezeroak saria onartu duela jakinarazi beharko du horretarako egindako fitxa batean izenpetuta, betiere sariaren jakinarazpena jaso ondorengo egutegiko 15 eguneko epearen barruan..
-
Sariari uko egiteko erabakia egutegiko 15 egun lehenago jakinarazi behar da, zozketaren emaitza jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Bezeroak sariari uko eginez gero, ez du inolako konpentsaziorik jasoko.
-
Inolako jakinarazpenik ez bada jasotzen, ez onarpenik ez uko egiterik, bezeroari sariaren berri eman osteko 15 egun naturaleko epea amaitutakoan, honek sariari uko egin diola ulertuko da, eta Kutxabankek haren erabilera egiteko ahalmena izango du.
-
Saridunak saria onartzeak Kutxabanki bere datu pertsonalak erabiltzeko eta Kutxabankeko fitxategietan sartzeko berariazko baimena aitortzea dakar. Horrela, Kutxabankek saridunaren izen-abizenak edota irudia argitaratu, erabili edo zabaldu ahal izango ditu publizitateko edo sustapenetako edozein jardueratan eta edozein hedabide, euskarri edo formatutan. Halaber, jarduera horiek ez dakarte sariaz kanpo inolako ordainsaririk edo etekinik jasotzeko eskubiderik, oinarri hauetan agertzen den bezala. Aipaturiko baimena emateari uko eginez gero, sariari ere uko egingo zaio..
-
Kanpaina honetako sariengatik sortutako edozein zerga saridunek ordaindu behar izango dute.
-
Zozketetan ezin izango dute saridun izan Kutxabankeko txartelak zozketaren egunean ezeztatuta dituztenek. Saria esleitu ahal izateko, zozketan parte hartzen duenak egunean eduki behar ditu Kutxabankekin dauzkan ordainketak eta beste edozein eragiketa, eta ez du berarekin inolako zorrik izan behar.
-
Sustapen honetan parte hartzeko, bezeroak honako oinarriak eta zozketari lotuta egon litezkeen gorabeherak ebazteari buruzko Kutxabanken irizpidea onartu behar ditu.
Bilbon, 2016ko martxoaren 15ean.