Zer da txartel birtuala?
Doako zerbitzua da. Interneten segurtasun handiagoarekin erosketak egiteko aukera eskaintzen dizu, txartel fisikoa erabili behar izan gabe.
Zuk aukeratutako txartel fisikoari lotutako txartel birtualak sortu ahal izango dituzu, zenbateko jakin bateraino mugatuta eta iraungipen-data aurrez zehaztuta. Hala, ez dira benetako txartelaren datuak agerian egongo.
Nolako onurak dauzka?
- Ez dituzu txartel fisioaren datuak adierazi behar.
- Nahi diren zenbatekoa edo iraungipen-data jar daitezke.
- Behar duzun beste txartel sor ditzakezu, Online Bankatik eta Banka Mugikorretik kudeatuta.
- Lotuta dagoen txartel fisikoaren estaldura berdinak dauzka Istripu- eta bidaietako asistentzia-aseguruari dagokionez.
- Hori guzti hori modu azkar eta seguruan. Eta jakina, inolako kosturik gabe.
Gainera kontuan izan txartel birtuala ez dela balioduna erosketa jasotzeko txartel fisikoa aurkeztu behar izanez gero.
Nola sor dezaket txartel birtuala?
Sartu Online Bankako edo Banka Mugikorreko hurrengo atalean: Txartelak > Eragiketak.
Informazio gehiago eskatu
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Kutxabank Txartelak
Erosterakoan ez dago ezer erosoagorik, Kutxabankekin dena daukazu zure txartelean. Ezagutu zure esku dauden txartel guztiak, eta eskatu zuri hoberen egokitzen zaizuna.