Kutxabank
Flexibuy
Erosketak ordaintzeko modurik erosoena.
Erosketak ordaintzeko modurik erosoena.
Oraintxe erosi gabe egon ezin diren horietakoa bazara, geroago ordaintzea oso gutxi kostatzen da.
Konfiantzazko bezeroa izanik, zure Kutxabank-txartelek zuzenean edukiko dute Flexibuy zerbitzua, ordainketak geroratzeko modu berria. Hari esker, 2.000 euro arteko erosketak egin eta 12 hilabeterainoko epean ordaindu ahal izango dituzu.
Oso erraz eta erosoa da. Begira.
1. Erosi Kutxabank txartelaren bidez
Kutxabank txartelaren bidez 300 eta 2.000 euro arteko edozein erosketa egitean, zure mugikorrean mezu bat jasoko duzu erosketa atzeratzeko aukeraren berri emateko. Atzerapena 3, 6, 9 edo 12 hilabetera izan daiteke eta hori eskatzeko nahikoa da Kutxabank Banka Mugikorrean, Online Bankan edo telefonoz adieraztea.
Gogora ezazu zure erosketa 450 € baino gutxiagokoa bada, 3 hilabetera baino ezin duzula atzeratu.
2. Aukeratu nola ordaindu nahi duzun
Ordainketak hilean behin egingo dira eta kudeaketa-gastuak lehenengo kuotan baino ez duzu ordaindu behar izango, izan ere, gastuak aldakorrak dira aukeratutako epearen arabera.
Zure lehenengo kuota, erosketa egin osteko bigarren hilabetearen lehenengo egunean ordainduko duzu. Hau da, apirilaren 20an lehenengo kuota ordaindu bazenuen, ekainaren 1ean egingo da.
3. Azkarra, eroso eta erraza da
Hala, Kutxabank txartelen bidez ordaindu behar dituzun erosketak egin ditzakezu eta, zure Banka Mugikorra, Online Banka edo telefono-dei baten bidez, zuretzako eperik onenetan ordaindu ahal izango dituzu, azkar, eroso eta erraz.
Bulegora joan behar izan gabe, tramiterik gabe eta paperak prestatzen denbora galdu gabe.
Kalkulatu gure simulagailuan zure erosketaren hileroko zenbatekoa Flexibuyren bidez ordainduta. Aukeratu 2.000 eurorainoko zenbatekoa.
Barra horizontalak mugitu edo eremuetan idatzi balioak zuzenean.
Erosterakoan ez dago ezer erosoagorik, Kutxabankekin dena daukazu zure txartelean. Ezagutu zure esku dauden txartel guztiak, eta eskatu zuri hoberen egokitzen zaizuna.
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zuretzat interesgarria izan daiteke
Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.
KONTUAK ETA TXARTELAK
Orain pertsonalizatu online zure txartela gehien gustatzen zaizun irudiarekin.
KONTUAK ETA TXARTELAK
Ordaindu zure erosketak txartela ordaintzeko terminalera hurbilduta, besterik gabe.