Kutxabank
Zure hipoteka 5 urratsetan
Gida Praktikoa
Hona hemen Kutxabanken "Zure hipoteka 5 urratsetan" gida praktikoa, hipoteka-mailegua eskatzeko eta bideratzeko prozesu osoa argiago ikus dezazun.
Hipoteka arloan eskarmentu handiko profesional bat egongo da prozesu osoan zuri laguntzeko prest.
Baina hasi aurretik, egoki baderitzozu, 2 iradokizun emango dizkizugu salerosteko kontratua edo erresak sinatzeari begira.
Gure Etxebizitza Gida ere ikusi dezakezu.
Behar den dokumentazioa
Dokumentazio pertsonala
- Jatorrizko NANaren edo IFZren fotokopia
- Azken 2 (edo 3) nominen fotokopia
- Aurreko 6 hilabeteetako banku-laburpenak (Kutxabanken bezeroa ez bazara)
- Azken errenta-aitorpena, lan-kontratua eta lan-bizitza (besteren konturako langilearen kasuan)
- Ekonomia Jardueraren gaineko Zergaren alta egitea, gizarte-aseguruetako azken 3 ordainagiriak eta lan-bizitza, hiru hilean behingo BEZren likidazioak eta likidazioen urteko laburpena (norberaren konturako langilearen kasuan)
- Alokairu-kontratua eta ordainagiriak (gaur egun alokairuan bizi izanez gero)
Etxebizitzari buruzko informazioa
- Salgai dagoen etxebizitzaren erregistroko ohar soila
- Erreserba-kontratua, halakorik edukiz gero
Sinatu beharreko dokumentazioa
- Arrisku-eragiketaren eskaera
- Ondasun-aitorpena
- CIRBEri (Espainiako Bankuaren Arriskuen Zentralari) kontsulta egiteko baimena
Sinatu beharreko dokumentazioa
- Higiezina tasatzeko eskaera
Eskritura sinatu aurretik jaso beharreko dokumentazioa
- FIPRE (Kontratu aurreko Informazio Fitxa) (Katalunian, sinatu baino 14 egun lehenago)
- FIPREren eranskina (Katalunian soilik eta sinatu baino 14 egun lehenago)
- Komisio eta gastuei buruzko dokumentua (Katalunian soilik eta sinatu baino 14 egun lehenago)
- DIPREC (Kontratu aurreko Informazio Osagarriari buruzko Dokumentua) (Andaluzian)
- Likidazioari eta Fondoak hornitzeari buruzko jarraibideak.
Gutxienez eskritura sinatu baino 10 egun lehenago jaso beharreko dokumentazioa
- FIAE (Ohartarazpen-fitxa estandarizatua) [EREDUA]
- FEIN (Informazio normalizatuko Europako fitxa)
- Kuota-taula
- 20 urteko Euriborraren gorabeherak (hipoteka aldakorren eta mistoen kasuetan)
- Kontratu-proiektua
- Minuta murriztua
- Gastuen banakapena [EREDUA]
- Kalte-asegurua [EREDUA]
- Notariotzako Aholkularitza [EREDUA]
- Kaudimenaren ebaluazioa
- Dokumentazio honen aurkibidea [EREDUA]
- DIPERC (Informazio pertsonalizatu osagarriari buruzko dokumentua) (Andaluzian) [EREDUA]
Sinatu beharreko dokumentazioa
- Adostasun-akta
Saltzaileak aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Higiezinaren jatorrizko eskriturak
- Jabeen erkidegoaren ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Hipoteka-kargen kasuan, egiteke dauden kargen egiaztagiria
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
- Ziurtagiri energetikoa
Sinatu beharreko dokumentazioa
- Salerosketa-eskritura.
- Hipoteka-maileguaren eskritura.
Iradokizunak
Ikusi zenbatekoa
Salerosketa-kontratua zein erres- edo erreserba-kontratua sinatu behar baduzu, galdetu bankuari lehenago beharrezko izan dezakezun zenbatekoa.
Normalean, tasazioaren edo erosketaren balioaren %80raino ematen da (horietako txikiena kontuan hartuta), eta eskatutako maileguaren kuota gehi izan ditzakezun beste mailegu batzuen kuotak ez lirateke zure diru-sarrera garbien %40tik gorakoak izan behar. (galdetu geuri)
Kalkulatu epeak
Kalkulatu hipoteka formalizatzeko beharrezkoa izan daitekeen denbora, salerosketa- edo erreserba-kontratuan hartu duzun konpromisoa bete dezazun: data, zehapenak, erresak... Ezer sinatu aurretik, galdetu geuri edo begiratu kontua daukazun bankuan.
Normalean, hipoteka formalizatzeko, gutxienez hilabete eta erdi gorde behar izaten da, zuhurtziagatik. Horri gehitu ordezko aukerak aztertzea, negoziatzea eta erabakitzea…
Egutegia