Oreka, elikagaiak xahutzearen aurkako teknologia
Denis Ugalde Oreka Economy SLren sortzaileak enpresaren sorreraren atzean egon zen ideia azaldu digu: elikagaiak xahutzearen arazoari konponbidea bilatzea. Mundu osoan, milioika dira gosez bizi diren pertsonak, janariaren heren bat zaborretara botatzen dugun bitartean. Arazo horri aurre egiteko, Orekak soberakinak modu erraz eta seguruan banatzen laguntzeko teknologia garatu du, korporazioak, hotelak, ikastetxeak… eta haien inguruko gizarte-erakundeak konektatzeko aukera ematen duena.
BBK Fundazioaren laguntzaz sortutako Oreka enpresaren lekukotasuna Kutxabanken The Power Revolution gunean aurkituko dugu, eraldaketarako inspirazio-iturri diren beste hainbat adibiderekin batera. Bankuak iraunkortasunarekin eta ekintzailetzaren babesarekin daukan konpromisoaren erakusgarri dira eredu horiek guztiak.