Eraispen iraunkorrak
Lezama Demoliciones eraispen-zerbitzu industrial eta zibiletan espezializatutako enpresa da, eta 25 urtetik gorako ibilbidea dauka. Sortutako hondakinak ingurumena kontuan hartuta kudeatzea da haren erronka eta konpromisorik handiena. Ingurumena errespetatuko duen gizarte baten alde egiten dute haien proiektuetan, ekonomia zirkularraren bidez, baliabideak sortzeko helburuarekin.