Kutxabankek 1.804 milioi euro bideratu ditu finantzaketa jasangarrira
KUTXABANK PRENTSA | 2023/11/10
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan Kutxabankek 1.804 milioi euroko finantzaketa bideratu du jasangarritasun-irizpideekin, eta horrek % 18ko hazkundea esan nahi du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Urte osoan zehar, Kutxabanken Handizkako Banka izan da finantzaketa-mota honetako dibisio indartsuenetako bat, bereziki enpresa-proiektu hauetara bideratutako kredituarekin: energia berriztagarriak sortzeko eta sartzeko diren, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten duten, edo etxebizitza sozial, babestu eta energetikoki eraginkorrak sustatzen dituztenetara.
Enpresetan eta erakundeetan espezializatutako dibisioek 1.017 milioi eurotik gorako eragiketak onartu dituzte.
Zenbateko horren % 55 jasangarritasun-aldagaiei erreferentzia egiten dieten eragiketetara bideratu da; izan ere, finantzaketaren baldintza jakin batzuk ingurumen- edo gizarte-arloko helburuen bilakaerarekin eta lorpenarekin lotzen dira. Horrela, Kutxabankek, konpainia handien finantza-egitura sendotzen laguntzeaz gain, karbono gutxiko ekonomiarako eta negozio-eredu jasangarriranzko trantsizioa bultzatzen du, finantzaketan ESG irizpideak txertatzeari esker.
Bere xehekako edo Txikizkako Banka-estrategian, Kutxabankek etxebizitzen erosketa finantzatzeko, etxeak eraberritzeko edo ibilgailu eta etxetresna elektriko ekoeraginkorrak erosteko produktuak merkaturatzeko apustua indartzen jarraitu du.
Finantzaketa jasangarri horren zati esanguratsu bat Bankuko bezero partikularren aldetik energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzak erostea errazteko erabili zen, Hipoteka Berdea deritzonaren bidez. Guztira 765 milioi euro bideratu dira mailegu horietara, hau da, % 7ko hazkundea 2022arekin alderatuta. Azpimarratzekoa da, gainera, hipoteka-ekoizpen berriaren guztizkoaren % 30,3 finantzaketa-mota horren barruan sartzen dela.
Mailegu "berdeak" finantzaketa-baldintza bereziak eskaintzen dizkie energia-ziurtagiririk handienak dituzten higiezinei, baita “Aseguru Berdea”ren bidezko babesa ere, hor poliza berrien kopurua % 15 hazi baita.
Segmentu honetan onartutako kontsumorako maileguen bolumenari dagokionez, 22,1 milioi eurora iritsi da, 2022koaren bikoitza baino gehiago. Finantzaketa Jasangarriaren Barne Esparruaren arabera emandako finantzaketa energia-eraginkortasuna isolamendu- eta klimatizazio-sistemen bidez hobetu nahi duten etxeetara bideratu da, edo finantzaketa-erraztasunak eman dira automobil elektrikoak, hibridoak edo erregai alternatiboen bidez bultzatutako ibilgailuak erosteko.
ESG fondoetan merkatu-kuota % 14tik gorakoa da
Kutxabank Gestión da merkaturatzen dituen kudeaketa aktiboko funts edo fondo guztiak lege-testuaren 8. artikuluan sartzea lortu duen lehenengo konpainia kudeatzailea. Artikulu horrek inbertsio-prozesuetan ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak sustatzen dituzten fondoak sailkatzen ditu.
Iraila amaitu arte, Taldeak 17.277 milioi euro kudeatu zituen guztira mota horretako inbertsio-tresnetara. Gaur egun, Taldeak aktiboki merkaturatzen dituen fondo kudeatuen % 83 8. artikuluan sartzen dira, eta ehuneko hori % 96ra iristen da aurreikuspen-produktuen kasuan.
Bilakaera horri esker, % 14ko merkatu-kuota gainditu du ESG fondoetan, inbertsio-fondoen merkatuan mantentzen duen kuotaren oso gainetik (% 7,43koa zen irailaren amaieran).