Kutxabank Enpresak

Egungo ekonomia

Zeintzuk dira 2024ko bigarren seihilekoan PERTEaren barruan etor daitezkeen deialdiak?

AFI

2024an, Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoen (ESEPE) ezarpenean eman diren aurrerapausoen garrantzia nabarmendu behar da, proiektu horiek funtsezko tresnak direlako Espainiak NextGenerationEU Europako fondoak garaiz bideratzea lortu dezan.

Gobernua zentralak argitaratu duen egutegiari zein ministroen adierazpenei begiratuta, azken seihilekoan espero ditzakegun nobedaderik garrantzitsuenen laburbilduma egin dugu.

Jarraian, aurreikuspenen laburpen-taula bat daukazue, sektore bakoitzeko deialdi garrantzitsuenen arabera antolatuta. Bertan ikus daitekeenez, intereseko aukerak bi jarduera-esparrutan kokatzen dira: industria eta digitalizazioa.

Jarduera-sektoreaDeialdiaren izena
/(ESEPE)
Aurreikusitako aurrekontua (M€)Diru-laguntzak
/Maileguak
Kaleratze-dataOnuradun izan daitezkeenak
Digitalizazioa ESEPE CHIP - Belaunaldi berriko teknologia kuantikoak garatzeko I+G+b 5 Maileguak 2024ko 4H Enpresak
Industria Deskarbonizazio Industrialaren ESEPEa - D Lerroa: efizientzia handiko manufaktura-instalazioen garapena 140 90 M€ diru-laguntzetan eta 50 M€ maileguetan 2024ko 3H Manufakturen industriako enpresak
Nekazaritzako elikagaien ESEPEa - Industria proiektuetarako laguntzak 100 Diru-laguntzak 2024ko 3H Nekazaritzako elikagaien enpresak
ESEPE CHIP - IPCEI atala 90 Zehaztu gabe 2024ko 3H - 4H Erdi-eroaleen industriako enpresak
ESEPE CHIP - atal orokorra 110 Zehaztu gabe 2024ko 3H - 4H Erdi-eroaleen industriako enpresak

Argitaratutako deialdia


ESEPE Chip

Industria eta Turismo Ministerioak proiektu honen lehen deialdiaren argitalpenari buruz hitz egin zuen 2024ko urtarrilean argitaratutako urteko lehen seihilekorako hurrengo deialdien egutegian.

ESEPE hau mikroelektronika eta erdi-eroaleen Espainiako industriaren diseinu eta ekoizpen gaitasuna sendotzeko diseinatuta dago.

Lehen lerro hau enpresentzat izango da, eta haren diru-zuzkidura zein deialdia argitaratzeko aurreikusita zegoen data aldatu dira.

Martxoaren 15ean, Gobernuak iragarri zuen deialdi gehigarri bat egingo zuela ESEPE honen barruan; antza, 200 milioi euroko aurrekontua izango du eta, aurreikuspenen arabera, bi lerroen artean banatuko da diru hori: orokorra eta IPCEI.

 

Deskarbonizazio Industrialaren ESEPEa

Deialdi honen laugarren lerroa, efizientzia handiko manufakturen instalazio deskarbonizatu berriak garatzeari buruzkoa, irailaren 5ean zabaldu zen, hil horren 26ra arteko eskaera-epearekin.

Hona hemen deialdiaren ezaugarri garrantzitsuenetako batzuk:

  • Laguntzak emateko prozesua norgehiagoka bidez egingo da.
  • Lurralde nazional osoan gauza daitezke proiektuak.
  • Laguntzarekin gehienez gastu hautagarrien % 80ari egin ahal izango zaio aurre, diru-laguntza gordin baliokidearen kasuan, jarduerak zein lerroren barruan dauden kontuan hartuta.
  • Industria-jardueran aritzen diren merkataritza-sozietateentzako da.
  • Emandako diru-laguntzak aurretiko ordainketa bakar baten bidez emango dira. Hortaz, onuradunek bermeak eratu beharko dituzte, handiagoak ala txikiagoak, finantza-kalifikazioaren eta mailegu edo diru-laguntza bidezko parte-hartzearen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, esteka honetan eskuragarri dagoen laburpen-fitxa kontsultatu daiteke.

 

ESEPE VEC III eta IV

Urteko lehen seihilekoko hurrengo deialdien egutegian proiektu estrategiko honen aurrerapauso berriak jasotzen dira. Honako hauek, hain zuzen ere:

  • ESEPE VEC III, 500 milioi euroko zuzkidurarekin; horietatik, 340 milioi baterien atalera bideratuko dira, eta 200 milioi ibilgailu elektrikoaren balio-katearen atalera.
  • ESEPE VEC IV, 1.250 milioi euroko aurrekontuarekin; horietatik 250 milioi diru-laguntzetan eta 1.000 milioi maileguetan.

Aipatutako ESEPE VEC III delakoaren barruan dauden aukeren deialdia eginda dago; hain zuzen ere, ekainean, baterien ekoizpenaren inguruko A atalaren deialdia egin zen, eta, irailean, B atalarena, balio-kate industrialarena.

"ESEPE VEC IV" laguntza-lerroari edo ESEPE VEC IIIren ezohiko deialdiari dagokionez, ez da datu gehiagorik eman, eta 2024ko bigarren seihilekoko hurrengo deialdien egutegiak ez du berriro aipatu. Horrenbestez, pentsa daiteke haren dokumentu ofizialaren argitalpena atzeratu egingo dela.

 

Nekazaritzako elikagaien ESEPEa

Nekazaritzako elikagaien ESEPEa nekazaritzako elikagaien industriaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzen jarraitzeko diseinatutako finantzaketa-lerro bat da. Lehen deialdiak 183,6 milioi euro bideratu zituen 233 enpresatara; bigarren fase honek baliabide are esanguratsuagoak bideratuko ditu sektorearen modernizazioa eta iraunkortasuna jo puntuan dituzten proiektuentzat.

ESEPE honen barruko deialdiak argitaratuta daude dagoeneko:

  • Arrantza eta akuikulturako produktuen eraldaketan industria indartzeko jardueretarako laguntzak: 2024ko irailaren 5ean argitaratu ziren eta urte horretako urriaren 4ra arte dute zabalik eskabidea egiteko epea.
  • Industria-proiektuetarako laguntzak: irailaren 19an ireki ziren ateak, urriaren 21ean ixteko.

Nekazaritzako elikagaien sektorea eraldatzeko bigarren deialdi honek 100 milioi euroko aurrekontua lortu du zuzeneko diru-laguntzetan, eta horiei beste 200 milioi gehituko zaizkie aurrerago maileguetan. Deialdi honen bidez, funtsak errazago eskuratu nahi dira, lehiarik gabeko norgehiagoka-printzipioan oinarritutako prozesu arinago baten bidez. Horrek esan nahi du proiektuak aurkeztu ahala ebaluatuko direla, eta eskuragarri dauden funtsak agortu arte emango direla laguntzak.

ESEPE Agro berriak ETEentzako laguntza-ildo espezifikoak jasotzen ditu, eta, horrez gain, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, bai eta jasangarritasuna eta energia-eraginkortasuna ere sektorean. Lehentasunezko arlo nagusien artean ekonomia zirkularra, deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta berrikuntza teknologikoa daude.

 

ESEPE ERHA

Deialdi honen inguruan aurrerapenak espero ziren 2024an, baina ez da horri buruzko berririk argitaratu. Laguntza hauen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, sartu esteka honetan.

ESEPEen hurrengo deialdien aurrean, funtsezkoa da azkar jokatzea eta aukera baliatzea modu estrategikoan kokatzeko. Programa batzuk dagoeneko martxan daudenez eta beste batzuk laster argitaratuko direnez, funtsezkoa da proiektuak eta gaitasunak ezarritako epe eta irizpideetara egokitzea. Eskura dauden laguntzen aurrean finantzaketa- eta prestakuntza-aukerak ebaluatzeak aukera emango du digitalizazioa, jasangarritasuna, berrikuntza eta bestelako funtsezko arloetan abantailaz aritzeko.