Doako zerbitzua da. Interneten segurtasun handiagoarekin erosketak egiteko aukera eskaintzen dizu, txartel fisikoa erabili behar izan gabe.
Zuk aukeratutako txartel fisikoari lotutako txartel birtualak sortu ahal izango dituzu, zenbateko jakin bateraino mugatuta eta iraungipen-data aurrez zehaztuta. Hala, ez dira benetako txartelaren datuak agerian egongo.
Nolako onurak dauzka?
Erosi online, eroso eta seguru. Kontuan izan txartel birtuala ez dela balioduna erosketa jasotzeko txartel fisikoa aurkeztu behar izanez gero.
Ez dituzu txartel fisikoaren datuakz adierazi behar.
Nahi diren zenbatekoa edo iraungipen-data jar daitezke.
Behar duzun beste txartel sor ditzakezu, Online Bankatik eta Banka Mugikorretik kudeatuta.
Lotuta dagoen txartel fisikoaren estaldura berdinak dauzka istripu eta bidaietako asistentzia-aseguruari dagokionez.
Hori guzti hori modu azkar eta seguruan. Eta jakina, inolako kosturik gabe.
Nola sor dezaket txartel birtuala?
Sartu Online Bankako edo Banka Mugikorreko hurrengo atalean: Txartelak > Eragiketak.
Aukeratu zure txarteletako bat txartel birtual berriari lotzeko.
Ezarri gehieneko zenbatekoa eta iraungipen-data.
Eskuratu online erosketa osatzeko behar dituzun datuak zure txartel birtualetik.
Zure kontuan benetan kontsumitzen dituzun zenbatekoak baino ez dira zordunduko.
Txartel birtual bakoitzaren muga ikusi, aldatu edo ezeztatu dezakezu nahi duzunean.
Informazio gehiago eskatu
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.