Google Payri Kutxabank txartela gehitzea oso erraza da
Dendetan azkarrago eta seguruago ordaindu
- Bilatu hauetako ikur bat.
- Aktibatu telefonoa.
- Jarri telefonoa terminalaren gainean.
- Itxaron egiaztapen-marka agertu arte.
- App-a ireki beharrik ere ez duzu.
Ordaindu aplikazioetan eta webguneetan istant batean
Zure Fitbit
gailuan ere bai
Google Pay onartzen den guneetan, kontakturik gabeko ordainketak onartzen dituzten Fitbit jarduera-eskumutur eta smartwatchak erabili ditzakezu.
Zertan datza
Google Pay?
Google Pay milioika gunetan ordaintzeko modu erraz eta azkarra da: online, dendetan eta askoz gehiagotan. Zure erosketak izapidetzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu, eta datuak ondo gordetzen dizkizu. Gainera, zure kontua webgunean eta aplikazioan erraz gestionatu dezakezu.
Dendetan azkarrago eta seguruago ordaindu
Bilatu ikurra ordaintzen duzunean.
- Dendetan ordaintzeko Google Pay erabiltzen duzunean, zure txartelaren benetako informazioa ez da inoiz saltokiarekin partekatzen. Beraz, datuak beti babestuta dituzu.
- Gainera, azkarragoa da beti eskura izango duzun mugikorrarekin ordaintzea.
Gogoratu Google Payrekin ordaintzen duzunean txartel fisikoa erabiltzean dauzkazun estaldura berberak dituzula
Google Payn norbanakoen, enpresen eta profesionalen Kutxabank VISA txartelak sartu ahal dituzu: Dual, Classic, Urrezkoa, Estra, Debit, Dual Debit, Corporate, Ingeteam, Nakar eta Partaide.
Ezagutu beste
ordainketa digital batzuk
Erosketa seguruak egin Internet bidez eta gastuak partekatu.
Aprobetxatu Kutxabank txartelaren abantaila guztiak Apple Pay erabiliz.
Erabili Bizum dirua berehala bidali eta jasotzeko. Eta zure online erosketetarako.
Informazio gehiago eskatu
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.