Kutxabank
Apple Pay

Dendetan, aplikazioetan eta webguneetan erosteko behar duzuna. Zure iPhonea zure diru-zorroa da.

Aprobetxatu Kutxabank txartelaren abantaila guztiak Apple Payrekin

Gozatu txartelei lotutako abantaila guztiez, puntuek edo sariek ihes egin gabe.

Zertan datza
Apple Pay?

Apple Pay sistema erraza, pribatua eta segurua da zurekin daramatzazun gailuen bidez dendetan ordaintzeko. iPhone, Apple Watch, Mac eta iPad-en integratuta dago, eta app gehiagorik deskargatu beharrik gabe dabil.

Gehitu zure Apple Pay txartela
Segundo gutxitan konfiguratzen da. Nahikoa da zure iPhone gailuaren Wallet aplikazioan txartela eranstea (kreditu, zordunketa edo aurreordainketakoa).
Ordaindu modu azkar eta seguruan
Aplikazioetan eta Interneten ordaintzeko modu erraza eta azkarra, ez baituzu konturik sortu edo formulariorik bete behar.
Nola ordaindu app-etan eta Interneten
Milioika app eta webgunetan onartua dago. Ahaztu inprimaki amaigabeak betetzeaz eta ordaindu ukitu edo begirada bakar batekin.
Nola ordaindu saltokietan
Apple Payrekin ordaindu dezakezu contactless teknologia erabiltzen duen edozein lekutan.
Nola gehitu txartel bat
Nola ordaindu Touch ID duten dendetan
Nola ordaindu dendetan iPhonearekin

Apple, Apple logotipoa, Apple Pay, Apple Watch, iPad, iPhone, Mac, Safari eta Touch ID Apple Inc. enpresaren marka komertzialak dira, Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan erregistratuak. iPad Pro Apple Inc-ren marka komertziala da. Apple Payrekin bateragarriak diren gailu guztien zerrenda ikusteko, ikusi hemen.

Gogoratu Apple Payrekin ordaintzen duzunean txartel fisikoa erabiltzean dauzkazun estaldura berberak dituzula

Apple Payri gehitu ahal dizkiozun txartelak norbanakoen, enpresen eta profesionalen Kutxabank VISA txartelak dira: Dual, Classic, Urrezkoa, Estra, Debit, Dual Debit, Corporate, Ingeteam, Nakar eta Partaide.

Pribatutasuna eta serieko segurtasuna

Apple Payk gailu zenbaki espezifikoa eta transakzio kode bakarra erabiltzen ditu. Horrela, zure txartelaren zenbakia ez da inoiz zure gailuan edo gure zerbitzarietan gordetzen, eta Applek ez du inoiz saltokiekin partekatzen, beraz, zure datu pertsonalak babestuta daude.

Ordainketa digitalak

Ezagutu beste
ordainketa digital batzuk

Erosketa seguruak egin Internet bidez eta gastuak partekatu.

Erabili zure Kutxabank txartela Samsung Payrekin saltokietan ordaintzeko.

Ordaindu Kutxabank eta Google Pay txartelarekin saltegietan, webguneetan eta aplikazioetan.

Erabili Bizum dirua berehala bidali eta jasotzeko. Eta zure online erosketetarako.

Informazio gehiago eskatu

Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zein txartel nahi duzu?
Adierazi honako datu hauek:
Aukeratu Kutxabank bulegoa:

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Kutxabank S.A. Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo.

Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.

Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuak ikustea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, erabilera mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea edota baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@kutxabank.es. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko aukera duzu.

Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa www.kutxabank.com webgunean eskuratu dezakezu.