Zure saltokia ere zure bizitzaren parte delako, zure beharretara egokitutako kontu bat sortu dugu. Kutxabanken konfiantza dutenentzat.
Onurak:
Ez dauka komisiorik beste batzuei bidalitako SEPA transferentziengatik (Online bankaren bidez).
Ez dauka komisiorik eurotan izendatutako txekeak negoziatzeagatik, Estatuko finantza-erakunde batean helbideratuta badaude.
TPV2aren mantentze-komisiorik gabe.
Ez dauka komisiorik txartela/stickerra mantentzeagatik edo jaulkitzeagatik (kontu honen titular bakoitzeko Visa Dual Profesional edo Visa Classic Enpresa txartel bana).
Online Banka doan.
Ez dauka komisiorik kontua mantentzeagatik1 honako baldintzak betetzen badira.
Hasi aprobetxatzen Kutxabank Negozio Kontuaren onurez
Baldintza3 hauek baino ez dituzu bete behar, kontu hau komisiorik gabe1 eduki ahal izateko.
Oinarrizko Packa:
Kutxabank Online Banka aktibatuta izatea eta telefono mugikorraren zenbakia ematea.
Honako aukera hauetako bat betetzea:
Gizarte Segurantzako kuota orokorra, nekazaritzakoa edo autonomoena helbideratzea.
Zergak kontutik ordaintzea (PFEZ edo BEZ).
Nominak kontutik ordaintzea (gutxienez 3 hilean eta gutxienez 1.800 €-koak).
Eta txartelarekin ordaintzearen onuraduna bazara eta zure negozio-kontuari lotutako Visa Dual Profesional, Visa Dual Enpresa edo Visa Classic Enpresa baten titularra bazara, haren bidez hilean gutxienez 100 €-ko edo azken 12 hilabeteetan 1.200 €-ko ordainketak egin behar dituzu, zure beharretara hobekien egokitzen dena.
Aukerako blokea. Honako baldintza hauetatik bat aukeratu behar da:
Kontuan gutxienez 600 €-ko sarrerak4 izatea hilean.
Finantzaketarako5 edozein eragiketa kontratatuta eta ordainduta izatea.
Kutxabanken gutxienez aseguru bat kontratatuta izatea.
Azken 3 hilabeteetan merkataritzan kreditu-eragiketa bat gutxienez formalizatu izana.
TPVrekin (Saltokiko Terminala) gutxienez 2.000 €-ko fakturazioa izatea saltoki bakoitzeko.
Gutxienez 30.000 €-ko batez besteko saldoa izatea hiru hilean behin aurrezki-produktuetan (kontuak, gordailuak, aurrezki-planak), inbertsio-fondoetan, aurreikuspen-planetan edo Kutxabanken banakako pentsioetan.
Gutxienez 20.000 €-ko batez besteko saldoa izatea hiru hilean behin inbertsio-fondoetan, aurreikuspen-planetan edo Kutxabanken banakako pentsioetan.
Zer komisio aplikatuko dira?
Hilabetearen amaieran adierazitako baldintzak betetzen ez badira6, hileko mantentze-komisio bat kobratuko da, bezero bakoitzaren arabera aldatuko dena.
Komisiorik gabe, Oinarrizko Packa eta gutxienez Aukerako Blokearen baldintza bat betetzen duenarentzat.
10€ hilean, Oinarrizko Packa bakarrik betetzen badu.