Ezagutu gure Nekazaritza Zerbitzua, zer egiten dugun, nola aztertzen ditugun zure beharrak eta zer produktu eta zerbitzu eskaintzen dizkizugun.
Beti zure ondoan. Ezagutu gaitzazu.
Nekazaritza Zerbitzuko bezero izanda, espezializatu baten laguntza izango duzu, eta beste arlo batzuetako Kutxabanken adituekin batera, zure ustiapena kudeatzeko erabakiak hartzen lagunduko dizute, zerbitzu profesional eta orokor baten bidez.
Nekazaritza Zerbitzuaren xedea: konponbideak bilatzeko zereginean gure bezeroekin elkarlanean aritzea.
Ez dauka komisiorik beste batzuei bidalitako SEPA transferentziengatik (Online bankaren bidez).
Ez dauka komisiorik eurotan izendatutako txekeak negoziatzeagatik, Estatuko finantza-erakunde batean helbideratuta badaude.
Ez dauka komisiorik txartela/stickerra mantentzeagatik edo jaulkitzeagatik (kontu honen titular bakoitzeko Visa Dual Profesional edo Visa Classic Enpresa txartel bana).
Online banka doan.
UTB: 0%.
Baldintzak*:
Autonomoen ordainagiriaren edo norbere konturako nekazaritzako erregimen bereziaren edo langileen gizarte-aseguruen helbideratzea.
Kontuaren batez besteko hileko saldoa ≥ 2.000 €.
On-line Bankuaren zerbitzua kontratatuta izatea eta titularretako bakoitzaren telefonoa informatuta izatea.
Kontu honi lotutako txartelen fakturazio garbia 100 eurokoa izan behar da hilean, edo 1.200 eurokoa aurreko 12 hilabeteetan, betiere kontuak VISA CLASSIC Enpresa edo VISA DUAL txartelak helbideratuta baditu.
*. Irizpideen berrikusketa hilero egiten da. Horietako edozein betetzen ez bada, automatikoki 20 €-ko komisioa kobratuko da hileko likidazio-aldi bakoitzeko. Bost hilabetez jarraian irizpideak ez betetzekotan (abuztutik abendura), eta, adibidez, 10.000 €-ko saldoa izanez gero, 20 euro horiek sortzapenaren hurrengo hilabete bakoitzean kobratuko dira, %0-ko ITNrekin eta -%1eko UTBrekin**.
** Irizpideak betetzen ez diren kasuetan, UTB aldatzen da, hori kontuen batez besteko saldoaren araberakoa delako.
Neurrirako finantzazioa
Kutxabankek landa-ingurunearen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko lan egiten du. Nekazari eta abeltzain bakoitzaren diru-sarrerak eta ordainketak banan-banan aztertzen ditugu, hari gehien interesatzen zaion finantzaketa diseinatzeko. Neurrirako finantzaketa, neurrirako nekazaritza-arloko finantza-kudeaketa.
Kanpainako maileguak
Kanpainaren ohiko gastuei aurre egiteko 12 hilabeterainoko maileguak dira eta horietan epeak ustiapenaren beharrizanei egokituta daude.
Kanpainako kreditu-kontua
Nekazaritza-jardueraren ziklo produktiboetan zure diruzaintza-beharrei aurre egin ahal izateko.
PAC laguntzak
PAC diru-laguntzen zenbatekoen kobrantza aurreratzen dugu.
Inbertsio mailegua
Zure nekazaritza-ustiapenerako beharrezkoak diren edozein motatako inbertsioak finantzatzen ditugu (makinak, abereen erosketa, finken erosketa, ustiapenen eraldaketa eta hobekuntza...).
Inbertsioaren % 100eraino, berme pertsonalarekin edo hipoteka-bermearekin.
Leasing
Aldizkako kuota batzuen truke ondasun produktibo bat erabili ahal izateko sistema da, eta kontratua amaitutakoan, ondasuna erosteko aukera izango duzu.
Factoring
Zure salmentek sortutako fakturak kobratzeko lanez arduratuko gara.
Beste zerbitzu batzuk
Ordainketa kudeaketa integrala
Hornitzaileei ordainduko zaizkien fakturen kudeaketa egiteko aukera emango dizun hornitzaileentzako ordainketa.
Kreditu-lerro bat edukitzeko aukera emango dizu nekazaritza-arloko confirmingak. Hari esker, hornitzaileek kontu horretara bidalitako fakturak finantzatu ahal izango dituzte.
Hitzarmena
Lehenengo sektorearekin daukagun konpromisoan oinarrituta, Kutxabankek hainbat hitzarmen sinatzen ditu sektoreko erakunde eta kooperatiba garrantzitsuenekin, zure ustiapenaren garapenean laguntzeko eta finantzaketa-baldintza onenak eskaintzeko.
Eusko Jaurlaritza:
ETE, Profesional eta Autonomoen finantzaketari laguntzeko programa, likidezia beharretarako.
Ezohiko finantzaketa-lerroa, berme publikoarekin, likidezia eta inbertsio-beharretarako.
Sendotu, inbertsio-beharretarako.
Elkarren Bermerako Sozietateak:
Elkargi.
Saeca.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa:
Klima-aldaketaren aurkako borroka.
Ondare naturalaren, biodibertsitatearen eta itsasoaren babesa.
Ura.
Landa-garapena.
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza arloetako baliabideak.
Elikadura
Aseguruak
Zure traktorea eta nekazaritzako ibilgailuak aseguratzen dizkizugu, hobari interesgarriekin, bai eta gainerako ibilgailu pribatuak ere. Gainera, zure etxea, bizitza, osasuna... aseguratzen dizkizugu. Orainaldi eta etorkizun lasaia Kutxabankekin.
* Traktorerako eta nekazaritzako ibilgailuetarako asegurua Liberty Seguros-en produktu bat da; Kutxabank Etxe-asegurua Kutxabank Aseguru-etxearena da; eta Kutxabank Bizi-asegurua Kutxabank Vida y Pensiones-ena da. Kutxabankek bitartekari-lanak egiten ditu. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen bankuko aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank, eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Azken horrek eta Liberty Segurosek sinaturiko banaketa-hitzarmenaren arabera, traktorerako eta nekazaritzako ibilgailuetarako aseguruaren bitartekaria da.
Zerbitzuak
Kutxabank net
On-line bankarekin zure banku-eragiketak egunean egin ditzakezu, bulegora joan beharrik gabe. Konektatu eta eragiketak egiteko askatasun osoa eskaintzen dizula ikusiko duzu; edonondik eta edonoiz. Eta, gainera, Kutxabankek eskaintzen duen isilpekotasun, segurtasun eta berme guztiarekin.
Ordainbideak
Zure ordainketak errazteko, kreditu eta zordunketa-txartelen sorta zabala eskaintzen dizugu, bai eta hobaridun gasolioaren txartela ere, erregaia baimendutako gasolindegietan ordaindu nahi dutenentzat, modu eroso, seguru eta errazean.
Horrekin batera, Kutxabanken kreditu-txartelekin finantzaketa eskuratzeko aukera izango duzu, baldintzarik onenetan..
Informazio gehiago eskatu
Ezagutu gure Nekazaritza Zerbitzua, zer egiten dugun, nola aztertzen ditugun zure beharrak eta zer produktu eta zerbitzu eskaintzen dizkizugun.
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.