Aurrezkiak
Onurak:
- Ez dauka komisiorik beste batzuei bidalitako SEPA transferentziengatik (Online bankaren bidez).
- Ez dauka komisiorik eurotan izendatutako txekeak negoziatzeagatik, Estatuko finantza-erakunde batean helbideratuta badaude.
- TPV2aren mantentze-komisiorik gabe.
- Ez dauka komisiorik txartela/stickerra mantentzeagatik edo jaulkitzeagatik (kontu honen titular bakoitzeko Visa Dual Profesional edo Visa Classic Enpresa txartel bana).
- Online banka eta posta elektronikoa doan.
Gainera, ez dauka komisiorik kontua mantentzeagatik1 honako baldintzak betetzen badira.
Hasi Kutxabank Nekazaritza Kontuaren onurez gozatzen
Honako baldintza3 hauek besterik ez dituzu bete behar, komisiorik gabe1 hori eduki ahal izateko:
Oinarrizko packa:
- Kutxabank Online Banka aktibatuta izatea eta telefono mugikorraren zenbakia ematea.
- Honako aukera hauetako bat betetzea:
- Gizarte Segurantzako kuota orokorra, nekazaritzakoa edo autonomoena helbideratzea.
- Zergak kontutik ordaintzea (PFEZ edo BEZ).
- Nominak kontutik ordaintzea (gutxienez 3 hilean eta gutxienez 1.800 €-koak).
- Eta txartelarekin ordaintzearen onuraduna bazara eta zure nekazaritza-kontuari lotutako Visa Dual Profesional, Visa Dual Enpresa edo Visa Classic Enpresa baten titularra bazara, haren bidez hilean gutxienez 100 €-ko edo azken 12 hilabeteetan 1.200 €-ko ordainketak egin behar dituzu, zure beharretara hobekien egokitzen dena.
Aukerako blokea. Honako baldintza hauetatik bat aukeratu behar da:
- Kontuan gutxienez 600 €-ko sarrerak4 izatea hilean.
- Finantzaketarako5 edozein eragiketa kontratatuta eta ordainduta izatea.
- Kutxabanken gutxienez aseguru bat kontratatuta izatea.
- Azken 3 hilabeteetan merkataritzan kreditu-eragiketa bat gutxienez formalizatu izana.
- TPVrekin (Saltokiko Terminala) gutxienez 2.000 €-ko fakturazioa izatea saltoki bakoitzeko.
- Gutxienez 30.000 €-ko batez besteko saldoa izatea hiru hilean behin aurrezki-produktuetan (kontuak, gordailuak, aurrezki-planak), inbertsio-fondoetan, aurreikuspen-planetan edo Kutxabanken banakako pentsioetan.
- Gutxienez 20.000 €-ko batez besteko saldoa izatea hiru hilean behin inbertsio-fondoetan, aurreikuspen-planetan edo Kutxabanken banakako pentsioetan.
Zer komisio aplikatuko dira?
Hilabetearen amaieran adierazitako baldintzak betetzen ez badira6, hileko mantentze-komisio bat kobratuko da, bezero bakoitzaren arabera aldatuko dena.
- Komisiorik gabe, Oinarrizko Packa eta gutxienez Aukerako Blokearen baldintza bat betetzen duenarentzat.
- 10€ hilean, Oinarrizko Packa bakarrik betetzen badu.
- 25€ hilean, Oinarrizko Packa betetzen ez badu.
1 Adierazitako baldintzak betez.
2 TPVak hilean eragiketarik erregistratu ez badu, 25 €-ko komisioa kobratuko da.
3 Nekazaritza Kontuen baldintzak hilero berrikusten dira. UTB aldatu egin daiteke bezeroak Oinarrizko Packaren eta Aukerako Blokearen baldintzak betetzen dituen edo ez ikusita, bai eta zenbateko finkoko komisioak aplikatzearen ondorioz bezeroak duen batez besteko saldoaren arabera ere. Guztiz hobaritutako kontua: %0ko UTB, % 0ko ITN. UTB bezero baten kontu baterako kalkulatuta dago, baldin eta Oinarrizko Packa eta Aukerako Blokea betetzen baditu eta urtebetez batez besteko 10.000 €-ko saldoari eusten badio. Partzialki hobaritutako kontua: -%0,50eko UTB, %0ko ITN. UTB hori kalkulatuta dago bezeroaren kontuan 5 hilabetez jarraian adierazitako oinarrizko baldintzak betetzen direnean (10 €-ko komisioa hilean), eta urtebetez 10.000 €-ko batez besteko saldoari eusten dio. Hobaririk gabeko kontua: -%1,25eko UTB, % 0ko ITN. UTB hori kalkulatuta dago bezeroaren kontuan 5 hilabetez jarraian Oinarrizko Packar betetzen ez direnean, (25 €-ko komisioa hilean) eta urtebetez batez besteko 10.000 €-ko saldoari eusten badio.
4 Kontuan egindako ordainketa guztiak, eskudirutan egindako sarrerak eta norberaren intsuldaketak izan ezik..
5 Mailegua, leasing-a, merkataritza-deskontua, factoring-a, confirming-a, esportazio- edota inportazio-finantzaketa.
6 Oinarrizko Packaren baldintzak 5 hilabetez jarraian betetzen ez badira, Kutxabankek kontu hori Aurrezki Kontu bihurtuko du.