EKO
Autoa Erosteko
Gida

Auto ekologikoa erostekotan al zabiltza?

Auto berria nahi izateaz gain, ingurumena zaindu nahi baduzu, gaur egun badaude horretarako hainbat aukera. Gainera, gero eta gehiago sortzen ari dira. Horretarako, ibilgailu EKO-eraginkorretan erabilitako teknologia nagusiak erakutsiko dizkizugu eta, horrela, haien ezaugarriak hobeto ezagutuko dituzu.

Ibilgailu hibridoak

Ibilgailu horietan barne-errekuntzako motorra bateria elektrikoen bidez dabilen beste batekin edo hainbatekin uztartuta dago. Hibridoen artean, erregularrak ditugu. Haien bateriak barrutik kargatzen dira. Gainera, korronte elektrikoaren hartune bati lotzeko aukera duten hibridoak daude, kargatzeko kanpoko iturriarekin.

Kategoriak×+

  • Seriedun hibridoa: Barne-errekuntzako motorra elektrizitatea sortzeko asmo soilarekin erabiltzen duena da, harik eta bateria erabat kargatuta geratu arte. Trakzioa beti elektrikoa da eta sistemarik eraginkorrena da.
  • Hibridoa paraleloan: Honetan, barne-errekuntzako motorra eta elektrikoa transmisioari indarra emateko batera dabiltza. Eraginkortasun gutxieneko sistema da.
  • Hibrido konbinatua: Motor bien edozein konbinazio baliagarria da autoari bulkada emateko. Soluzio eraginkorra da, baina askoz konplexuagoa maila mekaniko eta elektronikoari dagokionez. Hori dela eta, ez da gehien erabiltzen dena.

Ikusi dauden autoak →

Abantailak×+

  • Gastuen murrizketa: Motor bi dituenez eta horietako bat elektrikoa denez, erregai tradizionalen kontsumoa gutxitzen da hura erabiltzean. Halaber, mantentze-kostuak ere murritzagoak dira auto konbentzionaletan baino.
  • Karbonoak eragindako kutsadura eta zarata gutxitzea: Modu elektrikoan dabiltzanean erregai fosilik erabiltzen ez dutenez, ez dute atmosferara gas kutsakorrik isurtzen. Era berean, modu elektrikoan auto hibridoak oso isilak dira.
  • Gidatzeko modu leun eta erraza: Motor eraginkorrago eta elastikoagoa eskaintzen dute, erantzun azkarragoa emateko.
  • Karga: Kargatzeko uneak auto hauetan txikiagoak dira elektrikoetan baino. Horretan, abantaila erakargarria eskaintzen dute.

Desabantailak×+

  • Kargatzeko guneak eta autonomia: Hartuneari lotzeko aukera duten auto hibridoen erabilera urria denez gero, kargatzeko guneak gutxi dira eta, beraz, ibilbide luzeak egiteko motor elektrikoaren autonomia txikia da. Begiratu kargatzeko puntu nagusiak hemen →
  • Elementu kutsakorrak: Kontuan izan berriztagarriak ez diren energia-iturrien bidezko kargaren ondorioz karbonozko emisioak eragiten dituela, nahiz eta zure autoak modu elektrikoan dagoenean kutsatzen ez duen. Era berean, gehiago erabili ezin diren bateriek arazoa sortzen dute oso kutsakorrak diren osagaiez eginda daudelako.
  • Hasierako kostua: Auto hauek ez direnez hainbeste saltzen, ohiko ibilgailuak baino garestiagoak dira. Era berean, konponketak garestiagoak dira pieza eta ordezko osagai gutxiago dagoelako. Halaber, astunagoak izateagatik kontsumo handiagoa eduki dezakete.
  • Gainkarga elektrikoa eta klimatologia: Kargatzeko gunearen sistema elektrikoak duen egitura eta edukiera ezagutu behar dira, izan ere, gainkarga eduki dezakete eta arazoak eragin. Era berean, inguruko tenperaturak eragina izan dezake zenbait bateriatan. Hala, autonomia %60 muga daiteke hotza dagoenean eta %30, berriz, berotan.

EKO albisteak:
Azken berriak

Informazio gehiago

Badakizu ibilgailu ekologikoek abantaila gehiago eskaintzen dituztela?

EKO eta 0 Isurketako ibilgailuak erabiltzeak, dauden beste ibilgailu modalitateei aurrean, hainbat abantaila dauka, besteak beste:

  • Edozein hiritan ibiltzea mugatua den tokietan sartzeko aukera izatea.
  • Asko kutsatzen duten ibilgailuei ibiltzeko mugak jartzen zaizkienean, ibilgailu hauekin ibili ahal izatea.
  • Hiri askotako aparkaleku publikoko tarifetan deskontua izatea.
  • Hiri batzuetako aparkaleku publikoetako lekuetan kargatzaileak erabiltzeagatik deskontua izatea.
  • Bus eta okupazio handiko ibilgailuetarako erraietan ibiltzeko aukera izatea.
  • Espainiako zenbait autopistatan peajean deskontua izatea edo ez ordaintzea.
  • Autonomia Erkidegoen arabera, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan % 75erainoko deskontua izatea.
  • Matrikulazio Zerga ez ordaintzea edota deskontua izatea.
  • Gas Naturala darabilten ibilgailuek erregaia erosteko 200 €-ko opari-txartela eskuratzea.

Gainera, badaude mota honetako ibilgailuak erosteko, Espainiar Gobernuak eta Autonomiak Erkidegoek bultzatutako diru-laguntzak. Gehiago jakin nahi baduzu zoaz gida honetan “Tramiteak” atalera.

Informazio gehiago →

Ibilgailuen sailkapena isurtzen duten kutsaduraren arabera

2016tik, Estatuko Aire Kalitateari eta Atmosfera babesteari buruzko 2013-2016ko Planari dagokionez, DGTk erregistroan alta emandako ibilgailuak sailkatu ditu, partikulak zein nitrogeno dioxidoa isurtzean kutsa dezaketen mailaren arabera, isurketa kutsakorretarako Euro arauen Europako Batasuneko irizpideekin bat.

Sailkapen honek ingurumena gehien zaintzen duten ibilgailuak gainerakoetatik ezberdindu nahi ditu, baita udal politikak lagungarriak izatea ere, kutsadura-maila altuko egoeren aurrean trafiko-neurri egokiak ezartzeko nahiz teknologia berriak sustatzeko, mugikortasunarekin eta ingurumenarekin lotutako onura fiskalen bidez.

Beraz, 4 ibilgailu-kategoria barne hartzen dira: Zero, Eko, C eta B.

Zero isurketak: Ziklomotorrak, trizikloak, kuadrizikloak nahiz motorrak; autoak, furgoneta arinak, 8 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailuak eta DGTn Ibilgailuen Erregistroan salgaiak garraiatzeko ibilgailu gisa daudenak: [info +]

  • Bateriadun ibilgailu elektrikoak (BEV).
  • Autonomia handiagoko ibilgailu elektrikoa (REEV).
  • Entxufatzeko ibilgailu hibridoa (PHEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomiarekin.
  • Erregai-bateriadun ibilgailuak.

EKO: Autoak, furgoneta arinak, 8 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak izan daitezke eta Ibilgailuen Erregistroan honela sailkatuta daude: 40 kilometroko... [info +] gutxieneko autonomia duten entxufatzeko ibilgailu hibridoak, entxufatzeko ez diren ibilgailu hibridoak (HEV), gas naturalak (GNK eta GNL) edo petrolioaren gas likidotuak (PGL) bultzatutako ibilgailuak. Dena dela, C etiketaren irizpideak bete beharko dituzte.

C: 2006tik aurrera, matrikulatutako gasolinazko autoak zein furgoneta arinak eta 2014tik aurrera, berriz, diesel motakoak. 2014tik aurrera matrikulatutako 8 eserleku baino gehiago... [info +] dituzten ibilgailuak eta salgaiak garraiatzekoak, gasolinazkoak nahiz dieselezkoak. Hortaz, gasolinazkoek Euro 4.,5. eta 6. arauak bete beharko dituzte, eta dieselezkoek, berriz, Euro 6.a.

B:2000tik aurrera matrikulatutako gasolinazko autoak zein furgoneta arinak eta 2006tik aurrera, diesel motakoak. 2005etik aurrera matrikulatutako 8 eserleku baino gehiago dituzten ibilgailuek... [info +] eta salgaiak garraiatzekoek, gasolinazkoak nahiz dieselezkoak. Hortaz, gasolinazkoek Euro 3 araua bete beharko dute, eta dieselezkoek, berriz, Euro 4 eta 5.a.

Begiratu orain zure ibilgailuaren ingurumen-ikurra →

Zer dira isurketa kutsagarriei buruzko Euro arauak?

1988tik aurrera, Europako Batasunak lanean dihardu ibilgailu berrien ihes-hoditik ateratzen diren isurketa kutsakorrak mugatzeko arautegi komuna abian jarrita, ibilgailu horiek EBeko kide diren estatuetan saldu dira hain zuzen.

Arau hauek ibilgailuek zein ekoizleek gas kutsakorrei (nitrogeno-oxidoak, karbono-monoxidoa, erretako hidrokarburoak eta partikulak) dagokienez kontuan hartu beharreko irizpideak nahiz mugak zehazten dituzte. Horregatik, ibilgailu berriek katalizatzaileak, partikula-iragazkiak eta SRC sistemak gehitu dituzte.

Arautegiaren bilakaera ez da eteten, gaur egun ibilgailu arinetarako Euro 6 araua indarrean dago eta astunetarako, aldiz, 7.a; izan ere, gero eta neurri zorrotzagoak hartzen dira.

Europako Araudia ikusi →

Euro Araudiaren Bilakaera

EURO6
EURO5
EURO2,3,4
EURO1
EURO0
1988 1993 1996
2000
2005
2009 2015

Euro 0 | 1988

Europako Batasuna ibilgailuen ihes-hoditik ateratzen diren isurketa kutsakorren gehieneko mugei dagozkien lehenengo araua argiratu zuen (gasolinazko autoak, diesel motakoak, kamioiak, autobusak, eta abar). Bertan, honakoa mugatzen zen: nitrogeno-oxidoa (NOx), karbono-monoxidoa (CO), errekuntzan guztiz erretzen ez diren erregai-apurrak eta ihes-hoditik ateratzen den gasari kolore beltza ematen dioten partikulak (PM).

Euro 1 | 1993

Arau horrek ekoizleek diesel nahi gasolinazko ibilgailuetan isurketak mugatzea ekarri zuen. Horretarako, katalizatzaileak ihes-hodiaren erdiko tartean txertatu ziren. Horren bidez, ibilgailuaren gas-erregaiak murrizteko eta eraldatzeko aukera zegoen eta badago gaur egun ere.

Euro 2, 3 eta 4 | 1996, 2000 eta 2005

Araudia zorrotzago bilakatzen da katalizatzailearen geroztik. Ekoizleak hobekuntzak egin zituzten katalizatzaileari begira edo motorren tamaina murriztu zuten, bai eta kutxaren mekanika aldatu ere rpm gutxiago erabilita ibili ahal izateko, horrek erregai-kontsumoa gutxitzen duelako eta bidez batez isurketa kutsagarriak ere.

Euro 5 | 2009

Hori horrela, mota guztietako ibilgailuek isur ditzaketen gas-mugak aztertu nahiz egokitu ziren, horrez gain, atmosferara aska daitekeen partikula-kopurua zehaztu zen eta ekoizleek partikulen kontrako iragazkiak gehitu zituzten.

Euro 6 | 2015

Nitrogeno-oxidoa (NOx) eta ihes-hoditik ateratzen den gasari kolore beltza ematen dioten partikulak (PM) murrizten jarraitzea zen helburu nagusia, batez ere, diesel motakoenak. Horretarako, ekoizleek nitrogeno-oxidozko eraldatzaile katalitikoak nahiz urea-injekzioa duten katalizatzaileak gehitu zituzten eredu arinenetan, azkena AdBlue moduan ere ezaguna, normalean ibilgailu astunekin erabiltzen dena.

Euro araudiaren bilakaera-taula

Kutxabank
Mailegu Berdea

Informazio gehiago
Elisa Sicuri E

Elisa Sicuri

Nerea me ha ayudado muchísimo, muy profesional, muy clara. También me ha ofrecido buenas condiciones de hipoteca, gracias!

Bulegoa: Pº de Gracia, 118, Barcelona
Duela 5 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Jon Landini J

Jon Landini

Un saludo a Helena, que me ha ayudado mucho.

Bulegoa: Zabalbide, 52, Bilbao
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Concha Jurado C

Concha Jurado

Pilar, una profesional excepcional, siempre buscando lo mejor para mis intereses, informando con todo detalle y claridad. Atención excelente … Una oficina con trato cercano al cliente, muy valorado hoy en día

Bulegoa: Avda. de España, 22 bajo, Fuenlabrada
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Ana Sanz A

Ana Sanz

Nos ha atendido Eneko debido a una incidencia que hemos tenido y nos la ha solucionado enseguida, muy amable y cercano, muchas gracias!! La atención muy buena.

Bulegoa: Pelotari, 11, Astigarraga
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Asuncion cases A

Asuncion cases

Siempre disponible tanto por WhatsApp como por teléfono

Bulegoa: Avda. Blasco Ibáñez, 4, Elche
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Tronco trescientos T

Tronco trescientos

En definitiva genial.

Bulegoa: Avda. Valladolid, 2, Valencia
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

joseba elicegui eceiza j

joseba elicegui eceiza

Gertutasuna eta atentzio azkarra Enekoren eskutik.

Bulegoa: Pelotari, 11, Astigarraga
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Manuel Navarro M

Manuel Navarro

He contratado con ellos mi hipoteca y me han acompañado durante todo el proceso muy amablemente proporcionando toda la información que he necesitado y asesorándome en cada momento

Bulegoa: Poeta Llorente, 42, La Pobla de Vallbona
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Eva Gago Lana E

Eva Gago Lana

Muy contenta con el trato recibido.

Bulegoa: Costa y borras 2, Valencia
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

alayn Aguayo Larrea a

alayn Aguayo Larrea

Gran atención recibida por eneko. Todo claro y rápido

Bulegoa: Pelotari, 11, Astigarraga
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Mila Garmendia M

Mila Garmendia

Agradecida a Eneko por su ayuda y asesoramiento.

Bulegoa: Pelotari, 11, Astigarraga
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

JCL J

JCL

Agradezco la atención del Sr. Novillo; el cual me ofreció con gran amabilidad distintas posibilidades para solucionar mi problema desde la oficina de la Gran Vía madrileña. Destacar también la colaboración y la buena sintonía con su compañera Cecilia. Gracias.

Bulegoa: Gran Vía, 13, Madrid
Duela 6 egun
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Santiago elgoibar esteban S

Santiago elgoibar esteban

Oso ondo. Eskerrikasko.

Bulegoa: Rambla de Cataluña, 36, Barcelona
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Javier Peinado Ramirez J

Javier Peinado Ramirez

Muy buena atención al Cliente, por parte de los trabajadores de esta oficina, concretamente con Andrea, nos ha mantenido informados en todo momento de los trámites que estábamos gestionando con ella, y ha estado atenta y accesible para responder cualquier duda durante todo el proceso.

Bulegoa: Calle Gran de Sant Andreu, 178 bajo, Barcelona
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

jorge mendez mendez j

jorge mendez mendez

Fantástico trato muy amable y toda la gestión súper rápida

Bulegoa: Oca 48,, Madrid
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen