Kutxabank

Kutxabank Sticker
#stickatu

Erosoagoa eta beste edozein txartel bezain segurua.

Nola dabil?

Orain, ordaintzeko edo dirua ateratzeko, nahikoa da Kutxabank Stickerra zure telefono mugikorrean edo nahi duzun lekuan itsatsita edukitzea.

Zer da Kutxabank Sticker?

Kutxabank Stickerra zure mugikorraren edo giltzatakoaren atzealdean atxikita doan txartel txikia da. Hala, Kutxabank txartela zure telefono mugikorrean ere edukiko duzu.

Ordaindu ahal izateko, gainean ez duzu besterik eraman behar izango. Ez dirurik ezta txartelik ere. Zure telefono mugikorrarekin edo giltzatakoarekin edonora joaten baldin bazara, zergatik ez dituzu ordaintzeko ere erabiltzen?

Contactless kutxazainetan dirua ateratzeko ere erabil daiteke.

Gainera, K26 edo K26+ txartela edukiz gero, Kutxabank Stickerra doan aterako zaizu.

  • 1

    Eska ezazu Kutxabank Stickerra gure edozein bulegotan.

  • 2

    Atxiki stickerra zure telefono mugikorraren atzealdean edo bere zorroan.

  • 3

    Ordaintzeko, hurbildu zure telefono mugikorra saltokiko terminalera. Begira ezazu Contactless ikurra daukan.

Kontuan izan...

Erosketa 20 eurokoa baino gutxiagokoa baldin bada, mugikorra terminalera hurbiltzea nahikoa da.
Gehiagokoa izanez gero, zure stickerraren pina idatzi beharko duzu, ordainketa burutzeko.

Eskatu aurretiazko hitzordua

Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea edo, bestela, betiko bulegora etorri zaitezke.

Adierazi honako datu hauek:

Aukeratu Kutxabank bulegoa:

Kutxabank Txartelak

Erosterakoan ez dago ezer erosoagorik, Kutxabankekin dena daukazu zure txartelean. Ezagutu zure esku dauden txartel guztiak, eta eskatu zuri hoberen egokitzen zaizuna.

Lotutako produktuak

Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.

TXARTELAK

Flexibuy ordainketa

Erosi orain eta atzeratu zure erosketen ordainketa 12 hilabeteraino.

Gehiago irakurri

TXARTELAK

Pertsonalizagailua

Orain pertsonalizatu online zure txartela gehien gustatzen zaizun irudiarekin.

Gehiago irakurri

TXARTELAK

Contactless Txartelak

Ordaindu zure erosketak txartela ordaintzeko terminalera hurbilduta, besterik gabe.

Gehiago irakurri