Kutxabank

Kutxabankpay

Ordainketak egiteko Kutxabanken App berria.
Doakoa - Azkarra - Segurua - Erosoa - Erraza

Mugikorrarekin ordaindu

Eskaneatu eta jaitsi.

qr

KutxabankPayren bidez zer egin dezakezun:

Nahi baduzu, telefono mugikorra saltokietan ordaintzeko, kontaktuei dirua bidaltzeko eta interneten ziurtasunez erosteko modurik erosoena izango da.

Saltokietan, nahikoa da telefono mugikorra TPVra hurbiltzea, txartel baten modura.

Aktibatu Android 4.4 edo bertsio berriagoko telefono mugikorraren NFCa eta aukeratu app-ean ordainketa mugikorrari lotu nahi duzun txartela.

Informazio gehiago

Zure kontaktuengandik dirua jaso eta haiei bidali, mugikorretik mugikorrera, berehala, Bizumen bidez.

Adierazi app-ean dirua bidali eta jasotzeko erabili nahi duzun kontua. Egin dituzun mugimenduak eta egin gabe daudenak ikusi ahal izango dituzu.

Informazio gehiago

Erosi segurtasunez Interneten txartel birtuala edo iupay! zorro digitala erabilita.

Sortu txartel birtuala edo erregistratu iupay! zerbitzuan, benetako txartelaren datuak eman behar izan gabe online erosten duzunean.

Informazio gehiago

Ordaindu zure mugikorrarekin

Orain Kutxabankekin ordaindu eroso, erraz, zihur, berehala eta doan zure erosketa guztiak saltegietan. KutxabankPay app-aren bidez oso erreza da, ezagutu nola.

Informazio gehiago

Nola hasi adiskideei ordaintzen KutxabankPayren bidez?

  1. Jaitsi Kutxabank Payren app-a mugikorrean.
  2. Sartu Kutxabankeko Online Bankara sartzeko gakoak.
  3. Konfiguratu zeure datuak aplikazioan.

Jaitsi aplikazioa orain, gonbidatu adiskideak eta aprobetxatu mugikorretik dirua zuzenean bidaltzeko, jasotzeko eta eskatzeko.

App Store-n
eskuratu daiteke
Google Play-n
eskuratu daiteke

Zer da KutxabankPay Bizum eta nola dabil?

Kutxabank Pay Bizum, banku nagusiek ordaintzeko garatu duten sistema berriaren bidez, mugikorretik dirua berehala bidali eta jaso ahal izango duzu Bizum barne dauden 27 bankuetako bezeroekin. Ez da hartzailearen kontu-zenbakia ezagutu behar, ezta zeurea eman behar ere.

Nolako onurak dauzka?

Erosoa: 
Zure lagunaren mugikorreko zenbakia zein den besterik ez duzu jakin behar.

Erraza:
Telefonoan kontaktua aukeratu edo mugikorreko zenbakia sartu. Zenbatekoa esan eta listo!

Kosturik gabe:
KutxabankPay zerbitzua erabat doakoa da..

Segurua:
Bankuek erabilitako segurtasuneko estandar zorrotzenen arabera.

Berehala:
Dirua banku-kontu batetik bestera transferitzen da. Laster batean!

Globala:
27 banku parte hartzen dute Bizum-en, merkatuaren %95a. 

=)

Zer da Bizum?

Bizum ordaintzeko soluzio berria Europan aitzindaria da. Haren bidez, bankuek bezeroentzako zerbitzu-eskaintza zabaltzen dute: berehalakoa, unibertsala eta integrala.

Finantza-erakunde nagusiek berrikuntza digitalean batera burututako proiektu honetan bezeroen beharrizan berriei erantzuna ematen zaie. Bizum Sociedad de Procedimientos de Pagos SL sozietatearen zerbitzu-marka da. Sozietate honen jabeak Espainiako merkatuan lan egiten duten 27 banku dira eta ordainbide berritzaileak garatzeko sortu dute.

Jaitsi orain KutxabankPay app berria smartphone-an

Jaitsi aplikazioa orain, gonbidatu adiskideak eta aprobetxatu mugikorretik dirua zuzenean bidaltzeko, jasotzeko eta eskatzeko. Online Bankan erabiltzen dituzun gakoak nahikoak dira zure burua identifikatzeko. Oraindik ez baduzu alta egin, doan egin dezakezu gure webgunearen bitartez edo bulegoren batean. 

Oso erraza da, irakurri honako QRa iOS edo Android telefonoaren bidez eta hasi beste modu batean ordaintzen.

Lotutako produktuak

Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.

TXARTELAK

Kutxabank Stickerra

Txartela beti eskura eramateko modu berria.

Gehiago irakurri

TXARTELAK

iupay!, zure zorro digitala

Zure txartel guztiak zorro digital bakarrean. Ordaindu azkar eta seguru online.

Gehiago irakurri

Cookien erabilera

Zure irisgarritasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko, gure cookie-ak eta beste batzuenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartu duzula ulertzen dugu. Cookie-ei buruzko Politikan konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lor dezakezu.