Kutxabank

Kutxabankpay

Ordainketak egiteko Kutxabanken App-a.
Azkarra - Segurua - Erosoa - Erraza - Doakoa

KutxabankPayren bidez zer egin dezakezun:

Erabili zure telefono mugikorra saltegietan erosotasun osoz ordaintzeko, kontaktuei dirua bidaltzeko eta Interneten erosketa seguruak egiteko. Gainera, dirua eduki behar baduzu, contactless kutxazainetan atera dezakezu.

Ordaindu erosketa guztiak telefono mugikorra saltegiko TPV contactless-era hurbilduta eta PIN-zenbakia sartuta, halakorik eskatzen badizu.

Aktibatu Android 4.4 edo bertsio berriagoko telefono mugikorraren NFCa eta aukeratu app-ean mugikorraren bidezko ordainketari lotuta eduki nahi duzun txartela.

Informazio gehiago →

Dirua bidali edonori eta jaso edonorengandik, berehalakoan, mugikorretik mugikorrera, BIZUMen bidez. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako dohaintzak egin ditzakezu.

Adierazi zerbitzu honi lotuta eduki nahi duzun kontua. Egin dituzun mugimenduak eta egin gabekoak ikusi ahal izango dituzu.

Informazio gehiago →

Erosi Interneten segurtasun handienarekin txartel birtuala edo iupay! diru-zorroa erabiliz.

Sortu txartel birtuala edo erregistratu iupay! zerbitzuan, online erosten duzunean, benetako txartelaren datuak eman behar ez izateko.

Txartel Birtuala →
Iupay! →

Atera dirua telefono mugikorraren bidez contactless irakurgailua duten Kutxabank kutxazainetan. Horretarako, nahikoa da NFCa indarrean eta hari lotutako txartel bat edukitzea.

Atera dirua kutxazainetan telefono mugikorra contactless irakurgailura hurbilduta eta kutxazainean PIN-zenbakia eta zenbatekoa markatuta.

Informazio gehiago →

Nola hasi adiskideei ordaintzen KutxabankPayren bidez?

KutxabankPay erabiltzen hastea oso erraza da:

  1. Jaitsi Kutxabank Payren app-a mugikorrean.
  2. Sartu Kutxabankeko Online Bankara sartzeko gakoak.
  3. Konfiguratu zeure datuak aplikazioan.
App Store-n
eskuratu daiteke
Google Play-n
eskuratu daiteke

Zer da Bizum eta nola dabil?

Bizum banku nagusiek garatutako ordainketa-sistema da. 29 finantza-erakundez osatuta dago. Zure telefono mugikorretik edonori dirua bidali eta jaso ahal izango duzu, erabiltzailearen kontu-zenbakia ezagutu edo norberarena eman behar izan gabe. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta proiektu solidarioei dirua bidali ahal izango diezu.

Lotutako produktuak

Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.

MUGIKORREAN

Mugikor ordainketak

Ordaindu zure erosketa guztiak dendetan, jatetxeetan, gasolindegietan... azkar-azkar eta erraz-erraz. 

Gehiago irakurri

TXARTELAK

Txartel Birtuala

Segurtasun handiagoarekin online erosketak egiteko modua txartel fisikoa erabili gabe.

Gehiago irakurri

TXARTELAK

Kutxabank Stickerra

Txartela beti eskura eramateko modu berria.

Gehiago irakurri