30 urte baino gutxiago dituzu, autoa aukeratu duzu eta zeure erritmora ordaindu nahi duzu erraztasun guztiekin? Kutxabanken lagunduko zaitugu.
Kutxabanken Gaztea izateak abantailak dituelako, Auto bat erosi nahi baduzu neurrirako kreditua izango duzu.
- Zenbatekoa: 1.500 eurotik autoaren balioaren % 100eraino (gehienez 75.000 €).
- 10 urtera arteko amortizazio-epea eskatzeko aukera.
- Kuota iraunkor finkoa, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.
- Abantailak gure Auto Aseguruaren baldintzetan.
Kutxabanken bulego hurbilenera joan eta gure kudeatzaileak modu erraz, garbi eta gardenean informatuko dizute Gazteentzako Auto Maileguaren abantailetaz. Eta behar duzun zenbatekoa 40.000 eurotik beherakoa bada, Online Bankan zuzenean eskatu.
Gazteentzako Autorako maileguari esker, neurrirako kreditua, azkarra eta erosoa izango duzu Kutxabanken
Gazteentzako auto mailegua kontratatzeko Beharrezkoa den ondoko dokumentazioa ekarri:
- Kontzesionarioaren proforma faktura (autoa berria bada)
- Erosketa egiaztatzeko agiria (autoa erabilia bada).
Zure galderak erantzungo ditugu:
Zer da Euriborra?×+
Euro Inberbank Offered Rate-en akronimoa da, eta bankuek haien artean dirua trukatzeko ezartzen duten interes-tasaren indizea da. Egunero argitaratzen da, eta banku-erakundeek kredituei aplikatuko dieten interes-tasa kalkulatzeko erabiltzen duten erreferentzia nagusia da.
Zer da kontzesionario baten proforma faktura?×+
Kontzesionarioko saltzaileak bezeroari ibilgailu zehatz bat baldintza zehatz batzuetan emango dion konpromisoa jasotzen duen agiria. Faktura komertzialaren aurrerapen bat da.
Zer da mailegu baten UTBa?×+
UTBa maileguaren kostu osoa neurtzen duen tasa da, eta ehunekotan ematen da. Finantzaketa-eskaintza desberdinak alderatzeko adierazlerik onena da.
Zer da amortizazio-sistema? ×+
Hilean behingo kuoten bidez, mailegu baten ordainketa egiteko modua da.
Ez hartu behar baino karga gehiago. Zer da jabariaren erreserba?×+
Jabariaren erreserba zenbait finantza-erakundek ordainketaren bermetzat eskatzen duten karga gehigarri bat da. Autoa saltzeko aukera izan aurretik mailegua osorik ordaintzera derrigortzen duen klausula da, eta, normalean, kostu gehigarriak egoten dira eta tramite gehiago egin behar izaten da saltzeko unean.
Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?×+
Bai. Kontsumorako kredituen legearen arabera, diru-itzulketa aurreratuengatiko konpentsazioa ezin da ezeztatze aurreratua egin izan bazenu ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa baino handiagoa izan.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da konpentsazioa. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5.
Zer da Kutxabank Auto Asegurua?×+
Kutxabank Auto Aseguruarekin baldintza onenetan aseguratuko duzu autoa, Liberty Segurosen bermearekin. Kontratatzeko aukera zabalei esker, kalitate-prezio konbinazio bikaina eskaintzen du 18 eta 75 urte bitarteko pertsona guztientzat.
Auto asegurua (Kutxabank Auto) Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros SA enpresaren produktu bat da. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Kutxabank Aseguradora eta Liberty Seguros aseguru-etxearen arteko hitzarmenaren barruan egiten du Auto Aseguruaren bitartekari lana.
Simulagailua
Oso erraza da, aukeratu finantzatu beharreko zenbatekoa barra horizontalak mugituta edo arkatzez adierazitako eremuetan balioak zuzenean idatzita.
Beste zenbateko eta epe batzuetarako, ikusi 2019/12/31ra arte indarrean egongo den kanpainaren baldintzak.
Lotutako produktuak
Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.
MAILEGUAK
Gaztedi auto mailegua
Aprobetxa zaitez onura guztiez familiarekin batera bidaia berria egiteko.
MAILEGUAK
Zero Komisiodun Mailegua
Zero Komisiodun Mailegua zure neurriko kreditua da, 75.000 euroraino.