Kutxabank
Efektibo Mailegua
Finantzazio azkarra behar duzunerako.
Finantzazio azkarra behar duzunerako.
Aurrez onartutako mailegua duten bezeroetakoa bazara, Mailegu Efektiboa eska dezakezu 40.000 euroraino, itxaron gabe.
Zatoz zure bulegora, deitu 901 335 566 telefonora edo eskatzen duzun zenbatekoa 40.000 eurotik gorakoa ez bada, kontrata ezazu Online Bankaren bitartez edo app mugikorrean.
Eska ezazu eta 24 ordutan saldoa izango duzu zure kontuan.
Sartu Kutxabanken app-ean.
Sartu www.kutxabank.es webgunean eta atzitu Online Banka.
Sartu maileguen eskaintzan: Menua > Maileguak
Sartu maileguen eskaintzan Maileguak > Kontratazioa
Bete eskaeraren datuak: Zenbatekoa, Epea, Prezioa, Kuota, Asmoa eta maileguaren dirua jasako duen Kontua.
Bete eskaeraren datuak: Zenbatekoa, Epea, Asmoa, maileguaren dirua jasoko duen Kontua eta Datu personalak.
Datu guztiak egiaztatu eta eragiketa sinatu.
Kitto! Dagoeneko dirua eskuragarri duzu kontuan. (Egiteke baldin badago, 24 orduetan erantzungo dizugu).
Finantzatzeko plana behar duzun bakoitzean, pentsatu lehenago Kutxabanken. Gure kreditu-emate guztiak gardenak eta zentzudunak dira, zerbitzu eta arreta pertsonalizatua zeuri eskaintzeko.
Bezeroarentzako atentzioa beti egongo da prest zu laguntzeko eta eduki ditzakezun zalantzak betiko bulegoan, telefonoz edo internetez argitzeko.
Zure finantzazioaren helburuaren, zure beharrizanen eta ordaintzeko duzun gaitasunaren arabera egokituta.
Kutxabankeko bulego batera joan zaitezke behar duzun bakoitzean eta edozein tramite egiteko.
Sortutako komisio eta kargu guztien berri ematen dizugu argi eta garbi.
Gure kudeatzailea zure esanetara jartzen dugu. Zuretzat onuragarriak izan daitezkeen produktuak zehatz-mehatz ezagutzen ditu.
Ordainketa-eguna hobeto datorkizun dataren arabera ipini dezakezu.
Kutxabankek izapide eta paperetan galdu gabe eskaintzen duen mailegu baten zenbatekoa da, bezero bakoitzaren loturaren arabera.
Kutxabankek bezero bakoitzari ematen dion kreditua da erakundearekin duen loturaren arabera. Online Bankan edo izenpea jartzea eta NANa erakustea nahikoa da. Dokumentazioa ez da ekarri behar, azalpenik eta ia paperik bete gabe.
Autorako mailegu espezifikoa dagoen arren, Efektibo Mailegua sortu daitekeen edozein beharrizan finantzatzeko erabili daiteke, azalpenik gabe.
Ez, Efektibo Maileguak berme pertsonala daukanez, ez da inolako ondasunik hipotekatu behar.
Mailegu Efektiboak ez dauka aztertze eta irekitze komisiorik. Dauzkan komisioak aurretiko amortizazioarena eta erabateko ezeztapenarena (dirua aurretik itzultzeagatiko konpentsazioa) baino ez dira. Edonola ere, ez ditu inoiz gaindituko Kontsumorako Kredituen Legeak ezarritako gehienekoak.
Bai. Aurrez dirua itzultzeagatik dagoen konpentsazioak ezin du gainditu aurretiko kitapena egin ezean ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa. Amortizazio-data eta mugaegunaren arteko aldia urtebete baino luzeagoa bada, konpentsazioa itzulitako maileguaren zenbatekoaren %1ekoa izango litzateke. Urtebetekoa edo laburragoa bada, %0,5ekoa izango litzateke.
Zure mailegua gehienez 84 hilabeteko epe baterako kontratu dezakezu.
Kutxabankek aurrez onartuta daukazun maileguaren berri ematen dizu gutuna bidaltzen denetik gutunean bertan adierazitako eperaino, betiere aldi horretan erakundearekin duzun loturaren baldintzak aldatzen ez badira.
Bulegoan kontrata dezakezu, eta urruneko bankaren gakoak baldin badituzu baita Online Bankan eta 901 33 55 66 telefonoan.
Kutxabankek zure mailegua babesteko asegurua ipini du bere bezeroen esku. Horren bidez, heriotza, baliaezintasun, langabezia edo ezintasuneko gertakizunak estaltzen dira.
Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen bankako aseguruen operadore bakarra KUTXABANK da eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Gainera, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago C0654A95653077 zenbakipean.