Kutxabank

Kutxabank
Efektibo mailegua

Zure Esku!

Proiektu bati ekiteko, ustekabe bati aurre egiteko edo behar duzunerako.

Kontrata ezazu Online Bankan

Oraindik ez al dituzu zure gakoak? →

Berehalako finantzazioa urte osoan, paperik gabe, izapiderik gabe. Ausart zaitez zure ametsa gauzatzen.

Aurrez onartutako mailegua duten bezeroetakoa bazara, Mailegu Efektiboa eska dezakezu 40.000 euroraino, itxaron gabe.

Zatoz zure bulegora, deitu 901 335 566 telefonora edo eskatzen duzun zenbatekoa 20.000 eurotik gorakoa ez bada, kontrata ezazu Online Bankaren bitartez edo app mugikorrean.

Eska ezazu eta 24 ordutan saldoa izango duzu zure kontuan.

Kontrata ezazu Online Bankan

Kutxabankek benetan laguntzen dizulako

Finantzatzeko plana behar duzun bakoitzean, pentsatu lehenago Kutxabanken. Gure kreditu-emate guztiak gardenak eta zentzudunak dira, zerbitzu eta arreta pertsonalizatua zeuri eskaintzeko.

 

Hurbiltasuna

Bezeroarentzako atentzioa beti egongo da prest zu laguntzeko eta eduki ditzakezun zalantzak betiko bulegoan, telefonoz edo internetez argitzeko.

 

Askotariko eskaintza

Zure finantzazioaren helburuaren, zure beharrizanen eta ordaintzeko duzun gaitasunaren arabera egokituta.

 

Bulego fisikoak

Kutxabankeko bulego batera joan zaitezke behar duzun bakoitzean eta edozein tramite egiteko.

 

Gardentasuna

Sortutako komisio eta kargu guztien berri ematen dizugu argi eta garbi.

 

Kudeaketa espezializatua

Gure kudeatzailea zure esanetara jartzen dugu. Zuretzat onuragarriak izan daitezkeen produktuak zehatz-mehatz ezagutzen ditu.

 

Malgutasuna

Ordainketa-eguna hobeto datorkizun dataren arabera ipini dezakezu.

Gardenak gara

Horregatik Efektibo Maileguei buruzko informazioa emango dizugu.

Zer da Efektibo Mailegua?×+

Kutxabankek izapide eta paperetan galdu gabe eskaintzen duen mailegu baten zenbatekoa da, bezero bakoitzaren loturaren arabera.

Zer da aldez aurretik onartutako mailegua?×+

Kutxabankek bezero bakoitzari ematen dion kreditua da erakundearekin duen loturaren arabera. Online Bankan edo izenpea jartzea eta NANa erakustea nahikoa da. Dokumentazioa ez da ekarri behar, azalpenik eta ia paperik bete gabe.

Autoz aldatu nahi dut, badago mailegu hau erabiltzerik?×+

Autorako mailegu espezifikoa dagoen arren, Efektibo Mailegua sortu daitekeen edozein beharrizan finantzatzeko erabili daiteke, azalpenik gabe.

Ezer hipotekatu behar al dut nire Efektibo Mailegua kontratatzeko?×+

Ez, Efektibo Maileguak berme pertsonala daukanez, ez da inolako ondasunik hipotekatu behar.

Nolako komisioak dauzka Efektibo Maileguak?×+

Mailegu Efektiboak ez dauka aztertze eta irekitze komisiorik. Dauzkan komisioak aurretiko amortizazioarena eta erabateko ezeztapenarena (dirua aurretik itzultzeagatiko konpentsazioa) baino ez dira. Edonola ere, ez ditu inoiz gaindituko Kontsumorako Kredituen Legeak ezarritako gehienekoak.

Amortizazio aurreraturik egin ditzaket (dirua aldez aurretik itzultzea)×+

Bai. Aurrez dirua itzultzeagatik dagoen konpentsazioak ezin du gainditu aurretiko kitapena egin ezean ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa. Amortizazio-data eta mugaegunaren arteko aldia urtebete baino luzeagoa bada, konpentsazioa itzulitako maileguaren zenbatekoaren %1ekoa izango litzateke. Urtebetekoa edo laburragoa bada, %0,5ekoa izango litzateke.

Zein da Efektibo Mailegua kontratatzeko dagoen gehieneko epea?×+

Zure mailegua gehienez 84 hilabeteko epe baterako kontratu dezakezu.

"Efektiboa" dioen gutuna heldu zait, zer esan nahi du?×+

Kutxabankek aurrez onartuta daukazun maileguaren berri ematen dizu gutuna bidaltzen denetik gutunean bertan adierazitako eperaino, betiere aldi horretan erakundearekin duzun loturaren baldintzak aldatzen ez badira.

Bulegoan kontrata dezakezu, eta urruneko bankaren gakoak baldin badituzu baita Online Bankan eta 901 33 55 66 telefonoan.

Kutxabankeko bulegoan Babestutako Asegurua duen Efektibo Mailegua eskaini didate, zer da?×+

Kutxabankek zure mailegua babesteko asegurua ipini du bere bezeroen esku. Horren bidez, heriotza, baliaezintasun, langabezia edo ezintasuneko gertakizunak estaltzen dira.

Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen bankako aseguruen operadore bakarra KUTXABANK da eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Gainera, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago C0654A95653077 zenbakipean.

Lotutako produktuak

Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.

MAILEGUAK

Auto Mailegua

Begiratu gure finantzazioa eta Kutxabankekin eta bere onurekin, bideari ekin.

Gehiago irakurri

MAILEGUAK

Gaztedi auto mailegua

Aprobetxa zaitez onura guztiez familiarekin batera bidaia berria egiteko.

Gehiago irakurri

MAILEGUAK

Zero Komisiodun Mailegua

Zero Komisiodun Mailegua zure neurriko kreditua da, 75.000 euroraino.

Gehiago irakurri

Cookien erabilera

Zure irisgarritasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko, gure cookie-ak eta beste batzuenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartu duzula ulertzen dugu. Cookie-ei buruzko Politikan konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lor dezakezu.