Erabaki
Autoa Erosteko
Gida

Autoa erostekotan zabiltza?

Autoa erosteko orduan, lehenengo erabakietako bat autoa zertarako erabiliko dugun jakitea da eta gure finantza-gaitasunaren arabera aurrekontu bat zehaztea.

Hasierako erabakiak

1. URRATSA

Auto berria ala bigarren eskukoa

Ibilgailu berria×+

Auto berria erosten baduzu, abantaila nagusiak honakoak dira: konponketetan dirua aurreztea, segurtasun eta teknologia aurreratuena edukitzea, nahi duzun modeloa aukeratu ahal izatea eta markak eskaintzen dizun 2 eta 7 urte bitarteko bermea, batzuetan akats bat egonez gero gehieneko kilometraje batekin lotuta egoten dena. Eguneratzear dauden modeloek edo katalogotik kendu nahi dituztenek deskontua izaten dute eta prezioak ere hilabete amaieran edo urte amaieran ere jaitsi egiten dira.

0 Kilometroko Ibilgailua | Gerentzia×+

Kontzesionarioek matrikulatu behar izan dituzten ibilgailuak dira baina kilometro gutxi egin dute eta, horregatik, berriak baino merkeagoak saldu behar izaten dituzte. Ibilgailu berrien ezaugarri berdin-berdinak dituzte baina ezin dituzu zure gustura pertsonalizatu. Bi urteko bermea izaten dute. Abantaila nagusia prezioa da eta ez duzu fabrikatu eta ekarri arte itxaron behar.

Bigarren eskuko ibilgailua×+

Onena prezioa da, batez ere norbanakoen arteko salerosketa baldin bada. Gainera negoziatzeko aukera izaten duzu. Hala ere ibilgailua aurretik nola ibili den zehatz-mehatz ezin izango dugu jakin eta izan ditzakeen matxuratzeko aukerak zeintzuk diren ere ez dago jakiterik.

Non erosi?×+

  • Ibilgailu berria edo 0 Km-koa bilatzen ari bazara, marka bakarreko edo marka anitzeko kontzesionarioetan aurkitu ahal duzu. Han bertan dituzten modelo eta aukera guztiak erakutsiko dizkizute.
  • Bigarren eskuko ibilgailuei dagokienez, bi aukera dituzu. Norbanakoen artean salerosi edo bigarren eskuko kontzesionarioetan erostea. Lehengo aukera hautatzen baduzu, eskura interneten webgune eta eskaintza asko dituzu. Bigarren eskuko kontzesionario batean nahiago baduzu, erosten duzunean berme bat izango duzu baina kostua ere altuagoa izango da.

2. URRATSA

Ibilgailuaren kategoria

Mikrourbanoa / Urbanoa×+

3,4 eta 4 metro bitarteko tamaina txikiko ibilgailuak, herri zein hiritatik mugitzeko batez ere. Potentzia baxuagoko motorrak dituzte eta helburua kontsumo txikiagoa izatea da. Kale estuetatik ibiltzeko egokiagoak dira eta aparkatzeko errazagoak.

Konpaktua×+

Ez ohi dira 4,30 metrokoak baino luzeagoak izaten. Barrutik zabal-zabalak dira eta bidaiariek eroso bidaiatzen dute. Horrez gain, barrualdearekin lotuta dagoen maletategi bat izaten dute.

Berlina×+

4 ate eta bereiztuta dagoen maletategia dituen ibilgailua - 4 jesarleku edo gehiago izaten dute eta sabai finkoa. Bere luzera 4,5 eta 4,9 metro tartekoa izaten da.

Lur orotakoa (todoterrenoa)×+

2 ardatz edo gehiagoko trakzioa duen ibilgailua, leku zailetatik ibiltzeko (lurra, aldapak, harriak, ura).

Monobolumena×+

Motorra, barrualdea eta matelategia integratuta ditu. Altuxeagoa izaten da, 1,60 eta 1,80 metroen artean eta 5-7 jesarleku izaten ditu. Familia batentzat oso egokia maletategi zabalagatik eta erosotasunagatik.

Kupea / Kabrioa×+

Alboko bi ate, 2 edo 2 jesarleku eta kirol diseinua dauzkan ibilgailua. Barrualdeak 935 m3 baino gutxiago du. Kabrioen bereizgarritasuna sabaia desmuntatu edo autoan bertan bildu ahal izatean datza.

Furgoneta / Pick up×+

Karga handiko ibilgailuak dira eta oro har ondasun edo pertsonak garraiatzeko erabiltzen dira. Furgonetek kargatzeko lekua itxita izaten dute baina pickupek alde hori kanpoaldean dute.

Motorra×+

Bi gurpiletako ibilgailua da eta bere egitura nagusia koadroa eta gurpilak dira. Bi lagun eraman ditzake eta zilindrada 50 cc baino gehiagokoa izaten da. Eta abiadura 45 km/ordukoa baino handiagoa.

Autokarabana×+

Bidaietan etxebizitza modura erabil daitekeen barrualde homologatua daraman ibilgailua da. Txasisaren arabera 4 eredu egoten dira: kanperra, kaputxinoa, integrala eta perfilatua. Informazio gehiago →

3. URRATSA

Erregai mota

Gasolina×+

Gasolinazko autoak potentzia eta autonomia eskaintzen ditu, gozoago eta atseginago gidatzen da (zarata eta dardara gutxiago) eta hobeto dabil biraketa handietan. Gaur egungo gasolinazko motoreetan isurketa kutsakorrak murriztu dituzte, ingurumenaren mesedetan. Erosteko merkeagoa denez erakargarria da, baina, bestalde, erregaiaren batez besteko kontsumoa eta haren kostua, baita motorearen zein piezen higadura ere askoz handiagoak dira, baina konponketak merkeagoak dira diesel batean baino.

Diesela×+

Motore hauen bilakaera etengabea izan da eta, gaur egun, bertsio landuetara heldu dira. Hauek, zarata gutxiago eragiteaz gain, biraketa baxuetan azeleratzeko erantzun handia eta berreskuratzeko gaitasun handiagoa dituzte. Erregai gutxiago kontsumitzea eta erregai hori merkeagoa izatea du abantaila nagusi. Zenbat eta kilometro gehiago egin gero eta nabarmenagoa da alderdi hori. Hala ere, diesel autoak garestiagoak eta astunagoak dira eta mantentze garestiagoa dute.

Bioerregaia×+

Hiru mota daude: biodiesela, bioetanola eta biogasa eta denek negutegi-efektuko gasen isurketa gutxitzen dute. Nekazaritzako eta abeltzaintzako lehengaietatik datozen erregai berriztagarriak dira eta hondakintzat edo zabortzat jotako baliabideak erabiltzen dituzte, petrolioa bezalako iturri agorgarriez baliatzen direnek ez bezala. Hala ere, energia-kopuru txikiagoa eskaintzen dute eta emaitza bera lortzeko energia-kopuru handiagoa eskatzen dute, eta gaur egun duten prezioa handiagoa da.

Hibridoak×+

Bi mota daude: Kargatzeko elikadurarik gabeko hibrido arrunta, barruko elektrizitatez kargatzen dena; eta entxufatzeko hibridoa, kanpoko elikatze-iturri baten bidez kargatzen dena. 40 km baino gutxiagoko autonomia elektriko txikiagoa duten hibridoei (entxufatzekoak izan ala ez) EKO deritze DGTk. Bien kasuan, zirkulazio handia dagoenean, gutxi kontsumitzen dute, baina bi motor dauzkatenez, gehiago pisatzen dute eta horrek kontsumoan eragina izan dezake.

Elektrikoak×+

Motore elektriko baten edo batzuen indarrez mugitzen dira, kargarako baterien bidez. Motor hauek xumeagoak eta fidagarriagoak dira, higadura-pieza gutxiago dituzte; oso eraginkorrak eta isilak izateaz gain. Ez dute C02rik isurtzen eta oso isilak dira. Hori dela eta, ingurumena gutxiago kaltetu eta zarata gutxiago eragiten dute. 100%ean ekologikoak dira; dena den, asko saltzen ez direnez, beren prezioa handiagoa izaten da. Hala ere, haien bateriek oso produktu kutsakorrak dituzte.

Hidrogenoa×+

Erregai ekologiko eta ez-toxikoa da eta naturan horrelako ugari dago. Gainera, ez du CO2rik isurtzen eta eraginkortasun energetiko handia eskaintzen du. Hala ere, baliabide naturala denez gero, hura lortzeko eta prozesatzeko lana garestia, biltegiratzeko prozesua ez dago oso garatuta, hornitzeko puntu gutxi dago eta kostu handiagoa dauka. Era berean, erregai honen sorreran energia-iturri handiak erabili behar dira, eta horiek sarritan neguko efektuko gasak askatzen dituzte.

Gas Natural Konprimitua (GNK) | Petrolio Gas Likidotua (PGL)×+

GNK edo IGNa (Ibilgailuetarako Gas Naturala) gas metanoa erregai gisa erabiltzeari dagokio eta PGLa edo autogasa, butanoa eta propanoari buruzkoa da. Erregai hauek bereizitako tangetan egoten dira eta, txandaka, gasolina-biltegietan ere egon daitezke. Auto hauen abantaila nagusia dirua aurrezteko eskaintzen duten aukeran dago, nahiz eta erosteko garestiagoak eta potentzia %10 txikiagoa izan. Trafiko Zuzendaritzak (DGTek) EKO ibilgailutzat hartzen ditu, izan ere, %24 murrizten dute CO2ko emisioak, %85 nitrogenozko oxidoarenak eta %99 aleenak. Gainera, %50 murrizten du kutsadura akustikoa. Motorraren mantentze-kostuak eta kostu mekanikoak txikiagoak dira, baina autoan espazio handiagoa eduki behar dugu tanga sartzeko eta ez dago kargatzeko estazio askorik ezta auto modelo-sorta zabalik ere.

Erregaiak alderatzeko taula →

Ibilgailuen bizitza zikloa erregai motaren arabera →

Zer egin dezaket auto zaharrarekin?

Auto berria erosiko duzun kontzesionarioan eman×+

Orokorrean hori egiten da ibilgailuz aldatzean, auto berria lehen aldikoa zein bigarren eskukoa izan. Emandako autoa berria erosteko gordailu edo deskontu moduan erabiliko da. Kontuan izan, kontzesionarioan bertan ibilgailua emanez gero, lortuko duzun prezioa baxuagoa izango da, zuk zeure kabuz ibilgailua saltzen baduzu baino.

Ibilgailuen salerosketan dabiltzan negozio batean saltzea×+

Kasu honetan, bi aukera dituzu, bigarren eskuko kontzesionario bati saltzea edo ibilgailuak tasatzen eta erosten dituen enpresa bati. Aukera horiek biek tasazio-prezio estimatua eskaintzeaz gain, zure ibilgailuaren ezaugarriak ere baloratuko dituzte, eta autoa zein preziotan erosiko dizuten adostu dezakezue. Hori horrela, haiek egin beharreko kudeaketak eta tramiteak bere gain hartuko dituzte.

Saldu edo partikular bati laga×+

Horren bidez, aukera izango duzu ibilgailua nahi duzun prezioan saltzeko, baita eroslea aukeratzeko ere. Era berean, erosleari salerosketa-kontratua eskaintzeaz gain, 6 hilabeteko bermea eman beharko diozu. Are gehiago, kudeaketa-gastuak adostu eta salerosketari dagozkion tramiteak egin beharko dituzue, zuek zeuek edo gestoria baten bidez. Ibilgailua saldu edo laga arren, ez ahaztu Trafikoan titulartasuna aldatzea.

Ibilgailuak desegiteko tokira eramatea×+

Ibilgailu batek ez dabilenean eta konpontzea ezinezkoa denean, autoak desegiteko tokira eraman dezakezu. Bertan, dituen piezak zein osagaiak birziklatu eta aprobetxatzeaz gain, baja egiteko tramiteak ere kudeatuko dituzte. Kasu honetan, autoa bertara eramateagatik lortuko duzun zenbatekoa autoaren egoeraren eta dituen piezen kalitatearen araberakoa izango da.

Hainbat aholku

Ibilgailu bat erostean

Erabakia hartu baino lehen, kontuan hartu honako hau:

  • Pentsatu zer erabilera eman nahi diozun: Pentsatu zein den zure egoera bizitzan, familian, lanean eta aisialdian,... [info +] zer motatako autoa behar duzun erabaki baino lehen.
  • Informa zaitez ondo: Begiratu prentsa espezializatua, bai aldizkariak zein Internet,... [info +] iritzi-foroak, lagunen eta senideen aholkuak, eta bisita ezazu kontzesionarioren bat.
  • Ibilgailuan osagarriak jarri: Argi duzunean, zure autoaren konfigurazioaz hitz... [info +] egiteko unea iritsi da. Horretarako, marka ezberdinek bere webguneetan dituzten konfiguratzaileak aprobetxa ditzakezu, zure autoa zure gustura konfiguratzen lagun zaitzaten. Dituzun aukera guztiak ikusiko dituzu eta benetan behar dituzun aukerak edo lehentasunak baloratu.
  • Kontzesionario bat baino gehiago bisitatu eta prezioak galdetu; horrela, zure... [info +] premietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.
  • Egin probatxo bat: Ez da gauza bera autoa kontzesionarioan ikustea edo zerorrek... [info +] probatzea eta nola funtzionatzen duen egiaztatzea. Horrela ikusi ahalko duzu ea zure asmoak betetzen dituen, gidatze ona duen, etab.

Ez duzu erabaki oraindik autoa aldatu behar duzun ala ez?

Oraindik argi ez baduzu, kontuan izan honako alderdi hauek:

  • Konponketak: Zure autoak dagoeneko zenbait urte baditu eta matxurak izaten hasi bada, kontuan hartu urtean zenbat... [info +] gastatzen duzun konponketetan eta alderatu hori urtean ordainduko zenukeen kopuruarekin auto berri bat erosiz gero.
  • Mantentze-lanak: Bestetik, normalean, mantentze-lanen gastuak gehitu egiten dira... [info +] autoa zahartzen den heinean, bereziki 6. urtetik aurrera.
  • Autoaren antzinatasuna eta km-ak: Zure autoa bigarren eskuko merkatuan saldu ahalko duzu prezio onean... [info +] edo kontzesionarioan bertan trukatu ahalko duzu deskontu on baten truke auto berri bat erostean. Ibilgailuak azkar debaluatzen dira. Zure autoaren hondar-/salmenta-balioa begira dezakezu BOEren tauletan edo, nahiago izanez gero, zenbait webgunek egingo dizute kalkulua.
  • Pentsa ezazu segurtasunean, erosotasunean eta kontsumoan: Zure autoari ematen diozun... [info +] erabileraren arabera, alderdi horiek garrantzitsuak izan daitezke zuretzat. Izan ere, ibilgailuen sektoreko aurrerapen teknologikoak abiadura handian egiten ari dira, eta modelo berriak seguruagoak, erosoagoak eta eraginkorragoak dira.

Eta gainera, Kutxabankekin

Bezeroa baldin bazara, aurrez emandako mailegu bat eskuratu dezakezu unean bertan, alegia, Kutxabank Efektibo Mailegua.

Mailegu hori 60.000€ra arte aurrez ematen den mailegu bat da, eta zuzenean kontrata dezakezu Online Bankan, Banka mugikorrean, Bulegoan edo telefonoz.

Begiratu oraintxe aurrez onartuta duzun Efektibo mailegua Online Bankan. Eta kontratatuz gero, 24 ordutan saldoa erabilgarri izango duzu zure kontuan.

Joan Online Bankara

Ingurumena zaintzearen aldekoa al zara?

Ezagutu ibilgailu ekologikoak dituzten abaintailak guztiak gure EKO atalean.  Gehiago ikusi →

Simulagailuak

Sar zaitez gure simulagailu zein prezio-alderagailuetan eta ezagutu autoa erosteko behar dituzun kopuruak.

SIMULAGAILUAK

Helburu baterako hileko ekarpena

Badarabilzu helbururen bat buruan? Kalkulatu hori egiteko egin behar duzun hileko ekarpena.

Sartu →

Kutxabank
Mailegu Berdea

Informazio gehiago
Giovanni Perna G

Giovanni Perna

recomiendo muchisimo la Kutxabank de Corazon de Maria. a mi me atendió Yolanda que ha mostrado siempre un trato inmejorable, del cual quiero destacar la amabilidad, la rapidez en contestar por email, y la claridad en explicar los producto.

Bulegoa: Corazón de MarÍa, 43, Madrid
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Monica Rodriguez M

Monica Rodriguez

Buen servicio, información y atención al cliente. Un gusto encontrar personas que te dan confianza en un ámbito tan desconcertante como el bancario! Gracias

Bulegoa: Oca 48,, Madrid
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

ramon bernal andujar r

ramon bernal andujar

Buena experiencia con Kutxabank. Y lo que más se agradece de un banco, gran trato personalizado (de tú a tú)

Bulegoa: Juan Fernández, 8, Cartagena
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Mª Ángeles Gómez de Tejada Alberi M

Mª Ángeles Gómez de Tejada Alberi

Me han resuelto todas las dudas y dado más opciones que yo no sabia . Me siento segura con ellas.

Bulegoa: Pº Pereda, 34, Santander
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Lide Baonza L

Lide Baonza

Trato y servicio excelente. Eskerrik asko

Bulegoa: San Inazio, 4 B, Durango
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Beatriz Delgado B

Beatriz Delgado

Almudena está en constante contacto conmigo y siempre resuelve cualquier tema

Bulegoa: Calle Diego Hurtado de Mendoza, 12, Madrid
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

539Javier Albuixech 5

539Javier Albuixech

Muy buena

Bulegoa: Stuart, 123, Aranjuez
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Antero Manuel Dacunha A

Antero Manuel Dacunha

Hola, Ekaitz me ha atendido muy bien. Agradecido por las gestiones realizadas

Bulegoa: Xenpelar, 7, Errenteria
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Pj Música niños P

Pj Música niños

Muy bien como siempre…

Bulegoa: Avda. Blasco Ibáñez, 97, Valencia
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Rocío López Osuna R

Rocío López Osuna

Muy buena atención de Mariano en la oficina de Zaragoza.

Bulegoa: Pl. de AragÍn, 7, Zaragoza
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

VICENTE VICTOR V

VICENTE VICTOR

Muy buen servicio, muy agradable y muy profesional.

Bulegoa: Policarpo Sanz, 19, Vigo
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Eider Martin Diaz E

Eider Martin Diaz

Muy buena atención

Bulegoa: Grupo Ibaizabal Auzunea Etxetaldea, 3 bajo, Durango
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

FRANCY JIMENEZ F

FRANCY JIMENEZ

Servicio personalizado de primera categoría! Me he pasado recientemente y estoy muy contenta. El trato con Miriam y todo el equipo de la oficina de Sagrada familia es genial! Gracias!

Bulegoa: Corsega, 593, Barcelona
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Marta Rodriguez M

Marta Rodriguez

Muy contenta con mi experiencia en Kutxabank gracias a ARANTZA en la oficina de ALAMEDA REKALDE. Llevo años contando con su asesoramiento profesional y personalizado; siempre atenta, accesible, diligente, cercana y muy amable. Da gusto encontrar profesionales así.

Bulegoa: Alda. de Rekalde, 26, Bilbao
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen

Alba Vera Rodriguez A

Alba Vera Rodriguez

Una atención de diez tanto en oficina como vía telefónica.

Bulegoa: Calle Mártires, 22, - OFICINA CALAHORRA, Calahorra
Duela astebete
Iturria: Google My Business
Googlek ez ditu berrikuspenak egiaztatzen