Kutxabank Sticker
#stickatu
Erosoagoa eta beste edozein txartel bezain segurua.
Erosoagoa eta beste edozein txartel bezain segurua.
Kutxabank Stickerra zure mugikorraren edo giltzatakoaren atzealdean atxikita doan txartel txikia da. Hala, Kutxabank txartela zure telefono mugikorrean ere edukiko duzu.
Ordaindu ahal izateko, gainean ez duzu besterik eraman behar izango. Ez dirurik ezta txartelik ere. Zure telefono mugikorrarekin edo giltzatakoarekin edonora joaten baldin bazara, zergatik ez dituzu ordaintzeko ere erabiltzen?
Contactless kutxazainetan dirua ateratzeko ere erabil daiteke.
Gainera, K26 edo K26+ txartela edukiz gero, Kutxabank Stickerra doan aterako zaizu.
Eska ezazu Kutxabank Stickerra gure edozein bulegotan.
Atxiki stickerra zure telefono mugikorraren atzealdean edo bere zorroan.
Ordaintzeko, hurbildu zure telefono mugikorra saltokiko terminalera. Begira ezazu Contactless ikurra daukan.
Erosketa 50 eurokoa baino gutxiagokoa baldin bada, mugikorra terminalera hurbiltzea nahikoa da.
Gehiagokoa izanez gero, zure stickerraren pina idatzi beharko duzu, ordainketa burutzeko.
Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Erosterakoan ez dago ezer erosoagorik, Kutxabankekin dena daukazu zure txartelean. Ezagutu zure esku dauden txartel guztiak, eta eskatu zuri hoberen egokitzen zaizuna.
Zuretzat interesgarria izan daiteke
Gainera, erabilgarri ditugun beste produktu, zerbitzu eta tresnak zeintzuk diren jakitea ere interesgarria izan daiteke zuretzat.
KONTUAK ETA TXARTELAK
Erosi orain eta atzeratu zure erosketen ordainketa 12 hilabeteraino.
KONTUAK ETA TXARTELAK
Orain pertsonalizatu online zure txartela gehien gustatzen zaizun irudiarekin.
KONTUAK ETA TXARTELAK
Ordaindu zure erosketak txartela ordaintzeko terminalera hurbilduta, besterik gabe.