Kutxabank Contactless Txartelak
Gure eguneroko ogia... txartelaz?
Pintxo-potean ibili... txartelaz?
Arropa konpontzea... txartelaz?
Gure eguneroko ogia... txartelaz?
Pintxo-potean ibili... txartelaz?
Arropa konpontzea... txartelaz?
Kontakturik gabe ordaintzeko sistema berrian, txartela terminalera hurbildu behar da erosketak ordaintzeko, besterik ez.
Erraz eta seguru.
Balia zaitez Contactless sistema berriaren abantailaz zure Kutxabank txarteletan. Horrela zure eguneroko ordainketak azkarragoak eta errezagoak izango dira.
Bilatu ikur hau saltokietan contactless bidez ordaintzeko.
Hasteko, saltzaileak erosketaren zenbatekoa markatu behar du ordaintzeko terminalean, ordaindu beharreko diru kopurua pantailan erakutsita.
Kopuru hori egiaztatutakoan, hurbildu zuk zeuk Kutxabank contactless Visa txartela terminalera. Ez laga txartela bertan eta ez eman saltzaileari. “Bip” soinua entzuteak ordainketa zuzen egin dela adieraziko du.
Zure erosketa 20 eurotik gorakoa bada, zure txartelaren pina sartu behar izango duzu erosketa amaitzeko.
Deitu 900 44 55 66 telefonora (doako deia da).
Kutxabank Visa contactless txartel berriari buruz eduki dezakezun edozein zalantza argituko dizugu.
Erosterakoan ez dago ezer erosoagorik, Kutxabankekin dena daukazu zure txartelean. Ezagutu zure esku dauden txartel guztiak, eta eskatu zuri hoberen egokitzen zaizuna.
Zuretzat interesgarria izan daiteke