Orain, ordaintzeko edo dirua ateratzeko, nahikoa da Kutxabank Stickerra zure telefono mugikorrean edo nahi duzun lekuan itsatsita edukitzea.

Zer da Kutxabank Sticker?

Kutxabank Stickerra zure mugikorraren edo giltzatakoaren atzealdean atxikita doan txartel txikia da. Hala, Kutxabank txartela zure telefono mugikorrean ere edukiko duzu.

Ordaindu ahal izateko, gainean ez duzu besterik eraman behar izango. Ez dirurik ezta txartelik ere. Zure telefono mugikorrarekin edo giltzatakoarekin edonora joaten baldin bazara, zergatik ez dituzu ordaintzeko ere erabiltzen?

Contactless kutxazainetan dirua ateratzeko ere erabil daiteke.

Gainera, K26 edo K26+ txartela edukiz gero, Kutxabank Stickerra doan aterako zaizu.

  • 1

    Eska ezazu Kutxabank Stickerra gure edozein bulegotan.

  • 2

    Atxiki stickerra zure telefono mugikorraren atzealdean edo bere zorroan.

  • 3

    Ordaintzeko, hurbildu zure telefono mugikorra saltokiko terminalera. Begira ezazu Contactless ikurra daukan.

Kontuan izan...

Erosketa 50 eurokoa baino gutxiagokoa baldin bada, mugikorra terminalera hurbiltzea nahikoa da.
Gehiagokoa izanez gero, zure stickerraren pina idatzi beharko duzu, ordainketa burutzeko.

Informazio gehiago eskatu

Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Adierazi honako datu hauek:
Aukeratu Kutxabank bulegoa:

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Kutxabank S.A. Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo.

Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.

Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuak ikustea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, erabilera mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea edota baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@kutxabank.es. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko aukera duzu.

Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa www.kutxabank.com webgunean eskuratu dezakezu.

Zuretzat interesgarria izan daiteke