KutxabankPayren bidez zer egin dezakezun:
Erabili zure telefono mugikorra saltegietan erosotasun osoz ordaintzeko, kontaktuei dirua bidaltzeko eta Interneten erosketa seguruak egiteko. Gainera, dirua eduki behar baduzu, contactless kutxazainetan atera dezakezu.
Ordaindu erosketa guztiak telefono mugikorra saltegiko TPV contactless-era hurbilduta eta PIN-zenbakia sartuta, halakorik eskatzen badizu.
Aktibatu Android 4.4 edo bertsio berriagoko telefono mugikorraren NFCa eta aukeratu app-ean mugikorraren bidezko ordainketari lotuta eduki nahi duzun txartela.
Dirua bidali edonori eta jaso edonorengandik, berehalakoan, mugikorretik mugikorrera, BIZUMen bidez. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako dohaintzak egin ditzakezu.
Adierazi zerbitzu honi lotuta eduki nahi duzun kontua. Egin dituzun mugimenduak eta egin gabekoak ikusi ahal izango dituzu.
Erosi Interneten segurtasun handienarekin txartel birtuala erabiliz.
Sortu txartel birtuala, online erosten duzunean, benetako txartelaren datuak eman behar ez izateko.
Atera dirua telefono mugikorraren bidez contactless irakurgailua duten Kutxabank kutxazainetan. Horretarako, nahikoa da NFCa indarrean eta hari lotutako txartel bat edukitzea.
Atera dirua kutxazainetan telefono mugikorra contactless irakurgailura hurbilduta eta kutxazainean PIN-zenbakia eta zenbatekoa markatuta.
Nola hasi adiskideei ordaintzen KutxabankPayren bidez?
KutxabankPay erabiltzen hastea oso erraza da:
- Jaitsi Kutxabank Payren app-a mugikorrean.
- Sartu Kutxabankeko Online Bankara sartzeko gakoak.
- Oraindik ez badauzkazu, egin alta orain.
- Konfiguratu zeure datuak aplikazioan.
eskuratu daiteke Google Play-n
eskuratu daiteke
Zer da Bizum eta nola dabil?
Bizum banku nagusiek garatutako ordainketa-sistema da. 29 finantza-erakundez osatuta dago. Zure telefono mugikorretik edonori dirua bidali eta jaso ahal izango duzu, erabiltzailearen kontu-zenbakia ezagutu edo norberarena eman behar izan gabe. Gainera, Gobernuz Kanpoko Erakundeei eta proiektu solidarioei dirua bidali ahal izango diezu.