Zer da txartel birtuala?

Doako zerbitzua da. Interneten segurtasun handiagoarekin erosketak egiteko aukera eskaintzen dizu, txartel fisikoa erabili behar izan gabe.

Zuk aukeratutako txartel fisikoari lotutako txartel birtualak sortu ahal izango dituzu, zenbateko jakin bateraino mugatuta eta iraungipen-data aurrez zehaztuta. Hala, ez dira benetako txartelaren datuak agerian egongo.

Nolako onurak dauzka?

  • Ez dituzu txartel fisioaren datuak adierazi behar.
  • Nahi diren zenbatekoa edo iraungipen-data jar daitezke.
  • Behar duzun beste txartel sor ditzakezu, Online Bankatik eta Banka Mugikorretik kudeatuta.
  • Lotuta dagoen txartel fisikoaren estaldura berdinak dauzka Istripu- eta bidaietako asistentzia-aseguruari dagokionez.
  • Hori guzti hori modu azkar eta seguruan. Eta jakina, inolako kosturik gabe.
 

Gainera kontuan izan txartel birtuala ez dela balioduna erosketa jasotzeko txartel fisikoa aurkeztu behar izanez gero.

Nola sor dezaket txartel birtuala?

Sartu Online Bankako edo Banka Mugikorreko hurrengo atalean: Txartelak > Eragiketak.

 Aukeratu zure txarteletako bat txartel birtual berriari lotzeko.
 Ezarri gehieneko zenbatekoa eta iraungipendata.
 Sistemak berak eskainiko dizkizu online erosteko behar diren txartel birtualaren datuak (zenbakia, iraungipen-data eta CVV).
 Zure kontuan benetan kontsumitzen dituzun zenbatekoak baino ez dira zordunduko.
 Txartel birtual bakoitzaren muga ikusi, aldatu edo ezeztatu dezakezu nahi duzunean.
 
 
 
 
 
 

Informazio gehiago eskatu

Oso erraza da, informazio gehiago eskatzeko bete ezazu honako eskabidea edo, bestela, betiko bulegora etorri zaitezke.

Adierazi honako datu hauek:
Aukeratu Kutxabank bulegoa:

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Kutxabank S.A. Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo.

Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.

Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@kutxabank.es. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.

Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa www.kutxabank.com webgunean eskuratu dezakezu.