Enpleguko Etorkizuna BGAE

Ekarpenen jakinarazpena

Ekarpenen gida

Jarraibideak ekarpenak jakinarazteko (Ekarpenen Exzela) eta transferentziak bidaltzeko (Derrigorrezko Egiaztagiria):

Noiz jakinarazi behar dira lehenengo ekarpenak?

Langileak beren kargura dituzten “Enpresek” edo “Langile Autonomoek” transferentziak Planaren kontu-zenbakira bidal ditzakete jada. Ekarpenak jakinarazteko sistema gaituta dago jada, eta gomendatzen da lehen ekarpena, 2023ko eta 2024ko ekitaldiei dagokiena, batera (ekarpen bakarra) eta ahalik eta lasterren bidaltzea.

Jakinarazitako ekarpenari dagokion aldia adierazi beharko da:
Adibidez: “2023ko eta 2024ko ekitaldiak” edo “2025/01”

Noiz prozesatuko dira ekarpenak?

Arrazoi operatiboak direla eta, transferentziaren ordainketa Planaren kontuan jaso ondoren prozesatuko dira ekarpenak. Zehazki, lehen ekarpenak 2024ko azaroaren 30etik aurrera prozesatuko dira.

Planaren kontu-zenbakian transferentzia ordaintzeko balio-data errespetatuz prozesatuko dira ekarpenak.