Kutxabankekin,
sekulako urtebetetzeak
Kutxabanken zerbitzuak erabiltzeak onura ugari dakartzalako.
Kutxabanken zerbitzuak erabiltzeak onura ugari dakartzalako.
Ondoren oparia nola trukatu azalduko dizugu.
Trukatu zure kodea eta zinemarako sarrera lortu
Gurekin egoteagatik eskerrak eman nahi dizkizugu. Kutxabanken zerbitzuak erabiltzeak onura ugari dakartza.
Urtebetetze-eguna zeurea da, horregatik aurten ere zurekin ospatu nahi dugu oso modu berezian: zinemako sarrera bat oparituta.
19 eta 30 urte bitarteko adina eta K26 edo K26+ txartela edukitzeagatik eta Online Bankan alta egiteagatik bakarrik, zinema sarrera bat duzu bulegoan zain. Zure urtebetetze egunetik bi hilabetera jaso dezakezu.
Kutxabankek zuretzat dituen abantaila eta produktu esklusiboen berri eman nahi dizugu. Eta baita gure deskontu eta zozketen berri, kontzertu, kirol jarduera, jarduera kultural, etab.-erako sarrerak lortzeko ere. Horretarako, zure posta elektronikoa eman eta Online Banka zerbitzuan alta eman baino ez duzu egin behar, oraindik ez baduzu, noski.
Gozatu toperaino zure egunaz Kutxabankekin.
Oraindik ez baduzu trukatu klikatu hemen.
Zorion-mezua jaso ondoren, bertan agertzen den telefonora deitu edo hurbilen daukazun bulegora joan beharko duzu.
Bertan, voucher bat (inprimatuta edo e-mail bidez) emango dizute, lokalizatzaile batekin, zure zinema-sarrera eskuratzeko balio duena.
Voucherra eta lokalizatzailea eskuan dituzula, 60 eguneko epean, kanpainako webgunera jo eta lokalizatzailea aktibatu beharko duzu.
Lokalizatzailea, zure helbide elektronikoa eta captcha edo segurtsun-kodea besterik ez dituzu sartu behar.
Minutu gutxiren barruan, zure sarrera jasoko duzu adierazitako helbidean.
Jasotako sarrerak 60 eguneko balioa dauka, jasotzen den unetik aurrera.
Zinemarako sarrera astelehenetik ostiralera erabili ahal izango duzu. Sustapenaren barruan dauden zinema-aretoetako txarteldegian aurkeztu besterik ez duzu egin behar. Hemen ikus dezakezu zinemen zerrenda osoa.
Sarrera hau ezin da erabili 3D, Imax, Isens edo VIP saioetan, ez eta 2D edo formatu digitaleko saioetako ohiko sarreraren prezioaren gainetik dagoen beste edozein motatako saioetan ere.
Deitu 902 551 774 telefonora, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara; edo idatzi helbide honetara: entradas@chequemotiva.com.