Kutxabank Enpresak

Elkarrizketak

Enpresa bezeroen eta elkarrizketatutako adituen ikuspuntu eta esperientzia, bertatik bertara.

Ekonomia zirkularraren balioa

Ecoembesek 25 urte baino gehiago daramatza ingurumenaren alde lanean eta ontzien birziklapena sustatzen. Erakundeak ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du, birziklatzetik haratago doan ikuspegi batekin, hondakinen murrizketaren, berrerabilpenaren edo zabornaturaren aurkako lanarekin.

Gehiago irakurri

Silbonek badu jasangarritasunarekiko konpromezua

Silbonek badu jasangarritasunarekiko konpromezua. Produktu iraunkorrak sustatzen ditu eta material iraunkorrak erabiltzen ditu, erabilitako arroparen itzultzea sustatuz. Azpimarratzekoa da, era berean, bere gizarte-konpromisoa. Horren adibide da Indian Vicente Ferrerren Fundazioarekin batera herrixka bat eraikitzeko egitasmoa. Pablok funtsezko baliotzat ditu erantzukizun sozialarekiko, kulturarekiko eta kirolari laguntzearekiko konpromisoa. Printzipio horietan bat egiten du Kutxabank taldearekin, eta funtsezko bazkide finantzariotzat duena.

Gehiago irakurri

Artadi, ardo bikainak

Mahastizainen bosgarren belaunaldirako trantsizio betean, Artadik kalitate handiko ardoa ekoizteko grinari du, eta horrela lortu du Parkerren 100 puntura heltzea. Espainiako hainbat gunetan dihardu, lurzoruaren, klimaren, mahastiaren eta pertsonen artean dagoen lotura historikoari eusteko lan egiten.

Elkarrizketa irakurri →

Gehiago irakurri

Eguzki bidezko autokontsumo industriala

GREENKw industriarako autokontsumoan espezializatutako enpresa da, eguzkia bezalako energia-iturri doako eta berriztagarri batetik elektrizitatearen faktura murrizten duten instalazioen bitartez. Euskal enpresa honek mota guztietako enpresen eraginkortasuna hobetzeko proiektu integralak sortzen ditu.

Gehiago irakurri

Fluytec, iragazketa konponbideak

Iragazketa prozesuetan espezializatutako ingeniaritza honek 40 urte baino gehiagoko historia du, eta neurrira egindako konponbideak eskaintzen dizkie mundu osoko merkatuei. Bada, ekoizpen-ahalmena handitzeko asmoa du orain, Abra industrialdean irekiko duen 4.000 m2-ko ekoizpen-instalazio berriari esker.

Gehiago irakurri

Ontzi birziklagarriena

Massilly Ibérica Iberembal metalezko ontzien Europako ekoizle nagusietako bat da. Material funtzional eta iraunkorra izateaz gain,  betirako berrerabilgarria da, ekonomia zirkularraren adibide bikaina.

Gehiago irakurri

Delikatetxe, elikadura jasangarria

Kooperatiba berri honek ekonomia eta elikadura zirkularra sustatzen ditu, Eusko Labeleko arrautzak jartzeari utzi dioten oiloak erabiliz, nahiz eta orain arte haragi gutxi izateagatik baztertzen ziren. Oilasko horiekin egindako salda eta jakiak 0 Km-ko osagaiekin nola sortzen dituzten azaldu digu Edurne Garciak.

Gehiago irakurri

Couthek adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Couth trazabilitatearen eta markatze-teknologien sektoreko enpresa liderra da. Hiru filial ditu, Alemanian, Mexikon eta Txinan, eta 66 herrialdetan dago. Gaur egun, bere egoitza berria eraikitzen ari da, adimen artifizialaren eta sistema elektronikoen arloko jarduerak garatzeko.

Gehiago irakurri

Eraispen iraunkorrak

Lezama Demoliciones eraispen-zerbitzu industrial eta zibiletan espezializatutako enpresa da, eta 25 urtetik gorako ibilbidea dauka. Sortutako hondakinak ingurumena kontuan hartuta kudeatzea da haren erronka eta konpromisorik handiena. Ingurumena errespetatuko duen gizarte baten alde egiten dute haien proiektuetan, ekonomia zirkularraren bidez, baliabideak sortzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri

Isati, materialen laborategia

Isati Materials enpresak laborategi berria du Gasteizen, material desberdinekin entseguak egin eta enpresei ingeniaritzako babes osagarria eskaintzeko. Egituren azterketan eta diseinuan duen ibilbide luzea, orain ETEen eskura dago.

Gehiago irakurri

Grupo Ruiz, garraio iraunkorraren abangoardia

Bidaiarien errepide bidezko lehenengo garraio-taldea da Espainian Grupo Ruiz, bai eta zaharrenetako bat ere, 130 urteko ibilbidea egin baitu. Iraunkortasunaren aldeko lanean aitzindari izan zen, energia alternatiboak erabiltzearen aldeko apustua egin baitzuen. Dagoeneko bere ibilgailuen % 80k hain kutsakorrak ez diren erregaiak erabiltzen ditu.  

Gehiago irakurri

Gizarte ikuspegia duen industria

Katealegaiak 40 urtetik gora daramatza ezintasuna duten lagunen enplegua sortu eta mantentzen eta, aldi berean, Gipuzkoako industria-ehunaren hornitzaile nagusietako bat izaten. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta 12 ekoizpen-gune ditu, guztira 950 inguru langilerekin.

Gehiago irakurri

Mosel, % 100 diseinuzko altzariak

Mosel enpresa familiar bat da, eta ia 60 urtez aritu da altzarien diseinuaren eta kalitatearen aldeko lanean. Mundu osoko altzari, sukalde, lanpara eta osagarri nabarmenenak ditu. Duela gutxi, Mosel & Arkaiak diseinu-zentro berritzaile bat sortu dute Gasteizen.  

Gehiago irakurri

Txertatze-kanpainarako funtsezko logistika

Distribuidora Farmacéutica de Gipuzkoa logistikaren parte funtsezko bat da Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Covid-19aren kontrako txertatze-estrategian. Erkidegoan erabiliko diren dosi guztiak banatzeko ardura konpainia horren esku utzi du Jaurlaritzak. 119 urtetik gorako historia dauka DFGk, eta 20 milioi euroko inbertsioa egin du Europako modernoenetako bat izango den bere etorkizuneko logistika-zentroan.

Gehiago irakurri

Lointek, nazioartekotzea «bai edo bai»

Euskal konpainia honen ekipo-ondasunak mundu osoko energiaren, kimikaren eta petrolioaren industrietan presente daude. Dubain dagoen munduko lantegi termosolarrik handienean aurki daiteke bere teknologia, eta lantegiaren garapenerako funtsezkoak diren osagaiez arduratzen da bertan.

Gehiago irakurri

Innguma, adimen lehiakorra

Enpresek haien inguruko lehiakideekin gertatzen ari dena jakiteko daukaten beharrari erantzuten dio Inngumak. Zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren prozesuak hobetzeko tresna eraginkor bat eskaintzen du.

Gehiago irakurri

Somorrostro Prestakuntza Zentroa

Bizkaiko meatzaritza gune zaharrean dagoen zentro honek 70 urte baino gehiago daramatza inguruko gazteei prestakuntza ematen. Ospe handiko erakunde bat da eta, inguruko eragile sozioekonomikoen ustez, tokiko garapenaren dinamizatzaile eraginkorra. Gaur egun, 4.000 ikasle baino gehiago ditu hezkuntza arautuan eta lanbiderako prestakuntzan.

Gehiago irakurri

Pukas, surfaren historia

1973az geroztik, familia-enpresa honek Europako surfaren historia idatzi du. Sute handi batek bere lantoki nagusi erre zuen 2017an, mundu osoko garrantzitsuenetako bat. Gaur egun, Zarautzen kalitate goreneko taulak sortuko dituen erreferentzia berria zabaltzeko lanean ari dira.

Gehiago irakurri

Mekatech, prozesu teknologiko aitzindaria

Lekunberrin (Nafarroan) dagoen enpresa honek, errota eolikoentzat tamaina handiko ardatz barne-hutsak sortzen ditu, munduan beste inork erabiltzen ez duen sistema baten bidez. Patentaturiko forja erraldoiarekin, ardatz arinagoak kostu txikiagoarekin egiteko gai dira, eta beraz lehiakorragoak.

Gehiago irakurri

Zinema emakumeen begietatik

Gariza Films bere ekoiztetxearen bidez, Lara Izagirre bere bigarren film luzea prestatzen ari da, oraindik izenbururik ez duena. Idatzi eta zuzendu zuen lehen filmak, «Un Otoño Sin Berlín», oso kritika onak eta hamaika sari eskuratu zituen, besteak beste emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya saria. Lararekin egon gara, zinema egitearen erronkez hitz egiteko, batez ere emakumezko zuzendarientzat.

Gehiago irakurri

Plastigaur: plastiko konprometitua

Plastigaur film plastikoa eta bilgarriak ekoizten dituen Gipuzkoako enpresa bat da, ia 30 urteko ibilbidea daukana. Berrikuntza eta inbertsioen plan handinahi bati esker, bere hazkundea etengabekoa izan da, ingurumenaren kudeaketarekin bereziki arduratsua den politika baten laguntzarekin.

Gehiago irakurri

Exkal, nazioartean eredu

Marcillan (Nafarroan) kokatutako enpresa hau hozketa komertzialeko altzarien salmentan lider da. 2005ean sortu zen, eta orduz geroztik hazkunde trinko eta etengabea izan du. Hedatzen jarraitzeko egitasmoak ditu, eta helburu argia: munduko merkatuan nagusi izatea.

Gehiago irakurri

Elkarrizketa: Metraltec

Aeronautikako euskal enpresek une gozoa bizi dute. 2017an ia % 8 hazi zen haien fakturazioa eta 14.500 lanpostu sortu zituzten. Aurreikuspen baikorren testuinguruan, Metraltec ezagutuko dugu.

Gehiago irakurri

Gureak, European Business Awards sarietan

GUREAK pertsona ezinduentzat lan-aukerak sortzea helburu duen enpresa-talde bat da.

Gehiago irakurri

Juan del Hoyok, Azul Marino Bidaiak-ko CEOak, etorkizuneko erronkei buruz hitz egiten du

Azken ekitaldietan, bidaien euskal taldeak hazkunde-prozesu bizia izan du. Juan del Hoyo taldeko CEOarekin hitz egin dugu, etorkizuneko erronkei buruz.

Gehiago irakurri

Ilunion ezagutu dugu Fernando Riañoren eskutik

Ilunion ezagutu dugu, ONCE eta bere Fundazioaren enpresa-taldea. Balore ekonomikoen eta gizarte-izaeraren arteko oreka.

Gehiago irakurri

Esperientzia, historia eta ‘expertise’ enpresen zerbitzura

Gregorio Villalabeitiak, Kutxabankeko Lehendakariak enpresen newsletter berria aurkeztu du. Erakundeak enpresa-sarearen esku ipini du finantza-alorrean duen kaudimena, likidezia eta kanpoko fondoak erakartzeko gaitasuna.

Gehiago irakurri

Martin Berasateguik, 8 Michelin izarren jabeak, bere ibilbidearen errepasoa egin du

Gipuzkoako operazio zentrotik gidatzen ditu mundu zabalean martxan dituen proiektu gastronomikoak.

Gehiago irakurri

EGA Master, nazioartean eredugarri

Espainiako Ospedun Zigiluen Foroko 100 kideetako bat da enpresa hau, eta ekoizten dituen erreminta industrialen %90 baino gehiago nazioartean saltzen du. Familia batek sortu zuen ETE honen arrakasta ulertzeko, ezinbestekoak izan dira espezializazioa eta berrikuntza.

Gehiago irakurri